Sutea gertatu da Lekeitioko garaje batean
Atzo [otsailak 19] 19:45 inguruan piztu zen sua. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez ez zen zauriturik egon; kalteak materialak izan dira.
Ertzainak jakinarazi du atzo [otsailak 19] sute bat piztu zela 19:45 inguruan Eusebio Maria de Azkueko laugarren zenbakian. Markina-Xemeingo eta Gernika-Lumoko suhiltzaileak joan ziren bertara eta sutea kontrolatzea lortu zuten, bi orduren ostean.
Suhiltzaileek jakinarazi dutenaren arabera gailu elektronikoz betetako garaje bat zen, eta zakarrontzi batek hartu zuen su. Inguruan bizi den emakume bati arreta eman zioten arren ez zuen medikuen beharrik eduki. Ez zen zauriturik egon eta kalteak materialak izan ziren.