Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduk "aldaketa garaia orain" dela aldarrikatu du Lekeition

Joan den domekan [apirilak 7] hauteskunde kanpainako ekitaldia egin zuen EH Bilduk Lekeition. Datozen egunetan beste hainbat ekitaldi egingo dituzte eskualdean.

EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldia egin du Lekeition. Argazkia: EH Bildu. Argazkia: EH Bildu.
Garaia Pagola Urriza
Lea-Artibai eta Mutriku
2024/04/09

Hauteskunde kanpainan bete-betean sartuta, EH Bilduk ekitaldia egin zuen joan den domekan [apirilak 14] Lekeitioko elizapean. Hizlari lanetan aritu ziren Oihana Etxebarrieta eta Arkaitz Rodriguez. Eurekin batera, nola ez, bertan izan ziren Lea-Artibaiko EH Bilduko ordezkariak ere.

Bai Rodriguezek eta baita Etxebarrietak ere, pil-pilean dauden gaiei heldu zieten. Hala aldarrikatu zuen Etxebarrietak: “Soluzio, gehiengo eta lidergo berriak behar ditugu. Nork jarriko du berriro zutik Osakidetza? Nork konponduko du etxebizitzaren arazoa? Nork lideratu behar du trantsizio digitala? Nork lideratu behar du trantsizio energetikoa?”.

Gai horiekin batera, Rodriguezek hizkuntza politika baten beharra ere nabarmendu zuen: “Herri sena, herri hau badela eta izan nahi duela erakutsiko duen neurriak hartuko ditugu. Euskal kulturak eta euskal sortzaileek merezi duten tokia izateko konpromisoak hartu ditugu”.

Hori horrela, aldaketa egiteko momentua “orain” dela irmoki esan zuten biek: “Aurrean ditugun erronkak handiak dira, baina, izugarrizko konfiantza dut egin ahalko dugula, elkarrekin, elkar babestuz, ilusioz eta konpromisoarekin ari garelako. Lortu dezakegu, imaginazioz, lanez, amets eta ekimenez, elkarlan eta elkarzaintzaz. Gure momentua da, aldaketa garaia orain da”.

Herritarren erantzunagaz, pozik. Lekeitioko EH Bilduko ordezkariak pozik agertu dira ekitaldiak izan duen erantzunagaz: “Herritarren aldetik erantzun ona izan zuen ekitaldiak, kontuan izanda aurreko egunean Athleticen partidua izan zela. Parte hartze handia ikusi genuen, ez bakarrik ordezkari politikoak eta herritarrak, eskualdetik ere jendea etorri zen”.

Lekeitioko ekitaldiaren ostean, beste hainbat ekitaldi egingo ditu EH Bilduk eskualdeko hainbat herritan:

  • Berriatua. Bihar [apirilak 10], 17:00etan, herriko plazan. Ondoren, Ondarroako ekitaldira joango dira.
  • Ondarroa. Bihar [apirilak 10], 19:00etan, Alamedan. Oihana Etxebarrieta eta Julen Arzuagagaz.
  • Markina-Xemein. Apirilaren 12an, 19:00etan, Arkupean (eguraldi txarragaz, Kontzejupean). Julen Arzuaga eta Iratxe Lasagaz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.