Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mutriku sortzaileen plaza bilakatuko da Liburuaren Hilabetean

Jon Artano, Manex Beristain, Mikel Susperregi, Edorta Jimenez eta Maitane Perezek bideratuko dituzte apirilean zehaztu dituzten lau hitzorduak.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2024/04/09

Lau hitzordu dakartza gaur [apirilak 9] hasiko den Mutrikuko Liburuaren Hilabeteak. Literatura erdigunean ipinita hiru libururen aurkezpenen hitzorduak ipini dituzte apirilean, baita haurrentzako ipuinaren ordua ere. Jon Artano, Edorta Jimenez, Maitane Perez eta Manex Beristain egongo dira Mutrikun azken lanak aurkezten. 

Azken galdera amari lanarekin irekiko dute Liburuaren Hilabetea. Gaur [apirilak 9] 17:15ean, Manex Beristain Agirre azpeitiarra egongo da liburutegian heriotzari eta doluari buruzko guraso eta haurrei bideratutako saioa bideratzen. “Gertaera erreal batean oinarrituta dago istorioa: Ekain izeneko haurraren eta haren amaren arteko maitasun istorio gordina bezain samurra kontatzen du”. Liburuak heriotza eta doluaren inguruan lanketa bat egitea du helburu, eta baita, horiek lantzeko baliabideak eskaintzea ere. Aurkezpenean, ostera, kantuak, txotxongiloak, testuak erabiliz jorratzen du gaia Beristainek.

Eguenean [apirilak 11] Jon Artanoren Juana liburua aurkeztuko du autoreak 18:30ean, Zabiel kultur etxean.   Urte osoko ikerketan barrena aritu ostean, Juana Perea Plata da Artanoren liburuaren protagonista, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsitako euskal familia batean jaiotako emakumea du ardatz.  “Sei hilabeteko bidaia bat egin nuen Andeak ardatz hartuta eta lekuan bertan aurrez bildutako istorioak biltzen joan nintzen. Kolonbia izan zen azkenengo lekua eta bertan aurkitu nuen Juanaren historia”, azaldu du Artanok.  Familiarekin bildu zen Artano, ikertzen hasi zen eta pentsatu baino historia harrigarriagoa aurkitu zuen, baita bidelagun bilakatu zuen harribitxi bat ere. “Juanaren izebak bere haurtzaroko kontuak bilduz idatzitako oroitzapen liburu bat aurkitu nuen, familiako gazteenek familiako historia jakiteko idatzitako liburua”.

Datorren astean, bi hitzordu eskainiko dituzte. Ipuinaren ordu musikatua  Mikel Susperregiren eskutik izango da  Ipuin galduak, apirilaren 23an, 17:15ean, Liburutegian.  Ondoren apirilaren libururen bat mailegatu dutenen artean zozketa egingo da eta lau sari banatuko dituzte.

  • 0 eta 6 urte bitartekoen artean liburu sorta bat.
  • 7 eta 12 urte bitartekoen artean liburu sorta bat.
  • 13-25 urte bitartekoen artean tableta bat.
  • 26 urtetik aurrerakoen artean e-reader bat.

Azkenengo hitzordua apirilaren 26an izango da,  Hamarreko bitxia  Geuretik Sortuak proiektuaren baitan hazi eta loratutako bilduma da. Hamar ipuin ditu, hamar idazlek idatzitakoak, horietako bi egongo dira aurkezpena egiten. Ipuin liburu kolektiboaren parte diren Edorta Jimenez eta Maitane Perezen izango dira, zehazki, liburuaren aurkezpena egingo dutenak 18:30etan Zabiel kultur etxean. Aurkezpena borobildu ostean, VII. Ziriako Andonegi mikroipuin lehiaketako sari banaketa egingo da.

EGITARAUA

  • Gaur [apirilak 9]. Azken galdera amari liburuaren aurkezpena 17:15ean, Liburutegian.
  • Eguena [apirilak 11]. Juana liburuaren aurkezpena, 18:30ean, Zabiel kultur etxean.
  • Apirilak 23 [martitzena]. Ipuin galduak ipuinaren ordu musikatua 17:15ean, Liburutegian.
  • Apirilak 26 [barikua].  Hamarreko bitxia liburuaren aurkezpena, 18:30ean, Zabiel kultur etxean. Ostean, VII. Ziriako Andonegi mikroipuin lehiaketako sari banaketa.

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.