Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Domekan egingo dute Markina-Xemeingo 58. ibilaldi neurtua

Ibilbide luzea eta laburra egongo dira aukeran. Izena eman behar den arren, doan izango da parte hartzea. Amaieran zozketa egingo dute.

Garaia Pagola Urriza
Lea-Artibai eta Mutriku
2024/04/10

Badator beste behin ere Artibai Mendigoizale elkarteak urtero antolatzen duen ibilaldi neurtua. Aurtengoan, 58.a izango da, eta ohi bezala bi ibilbide izango dituzte aukeran parte hartzaileek Alde batetik, ibilbide luzea 26,4 kilometrokoa izango da, eta 07:30ean abiatuko da Opela okindegitik (Atxondoa, 4). Bestalde, ibilbide laburra egin nahi dutenek 10,2 kilometrokoa egingo dute, Bizkaibus geltokitik abiatuta, 09:30ean. Izen ematea egunean bertan izango da, irteera ordua baino ordu erdi lehenago, ibilbidea hasiko duten toki berean.

Ibilbide luzea aukeratzen dutenek bi tontor igo beharko dituzte: Bedartzandi (700 metro) eta Motrollo (591 metro). Markina-Xemeinen hasi eta Bekobentarantz abiatuko dira mendizaleak eta Txepetxabixetik igoroko dira Bedartzandira. Hortik Santa Eufemiko zelaia igaro, eta Urriolatik Motrollora igoroko dira. Azken txanpan, Zeinke-Ziarregirantz joan, eta Kareaga industrialdea pasata berriro ere Markina-Xemeinera itzuliko dira.

Ibilbide laburra aukeratu dutenek, berriz, Ziortzako Monastegian hasi eta Zeinke-Ziarregirantz joango dira. Gontzugarai mendatea pasa, eta Zeinke-Ziarregirako bidea hartuko dute. Hortik aurrera, ibilbide luzekoekin bat egin eta Markina-Xemeinera itzuliko dira.

Eguraldiak zeresan handia izango duen arren, antolatzaileek 300 lagunetik gora espero dituzte: “Erantzun oso ona edukitzen du, klasiko bat bihurtu da”. Aurtengoan bereziki azpimarratu nahi izan dute norberak bere edalontzia ekartzearen garrantzia: “Edalontzi asko erabiltzen ditugu. Aurten udaletxeak dituen edalontzi berrerabilgarriak eskatu ditugun arren, bakoitzari berea ekar dezan deia egin dugu, ahal den zikin gutxien sortzeko. Ea apurka-apurka ohitzen garen norberak bere edalontzia erabiltzera”. Bestalde, ibilbidea, ohi bezala, seinaleztatuta egongo da, eta amaieran bertoko produktuen zozketa egingo dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.