Maiatzaren 4an egingo dute Berdel Eguneko boluntarioen bazkaria
Apirilaren 21a izango da izena emateko azkenengo eguna; Turismo Bulegoan egin beharko da.
Mutrikuko Berdel Eguneko boluntarioen bazkaria maiatzaren 4an egingo dela zehaztu dute, eta joateko interesa dutenek apirilaren 21a baino lehenago izena eman beharko dute.
Bazkarira joan nahi dutenentzat izena emateko epea zabaldu dutez eta Turismo Bulegon egingo dute izen ematea, ondorengo ordutegian: domekatik ostegunera 10:00etatik 14:00etara, barikuan eta zapatuan, berriz, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00.
Mutrikuko Udaletik eskerrak eman nahi izan dizkiote boluntario lanetan ibili diren guztiei: “Mila esker denoi egindako lan guztiagatik, oso ondo joan zen dena”.