Martxan dago Lekeitioko kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina
Lekeitioko Udalak apirilaren 25era harte jasoko ditu herritarren jakinarazpenak.
Lekeitioko Udalak herrian dauden kalatxorien populazioa kontrolatzeko asmoz kanpaina jarri du martxan. Hala, apirilaren 25a baino lehen udalari jakinarazi beharko diote herritarrek euren etxeko teilatuetan kalatxoriak edo euren habiak badaude. Arazoaren berri emateko bi bide jarri dituzte herritarren eskuetara: udalera deituta (94-603 41 00) edo udala@lekeitio.eus helbide elektronikora idatziz. Jakinarazpen guztiak jaso ostean, arazoa konpontzeko neurriak hartuko ditu udalak.