Berdel errea eskainiko dute Ondarroan
Arrigorri Itsas Arrantza Elkartearen urteroko hitzordua ailegatu da; bihar [apirilak 12], 12:00etan, Itsasaurren.
Urteroko hitzordu bilakatu da Ondarroako Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteak egiten duen berdel dastaketa eta ipini dute aurtengo hitzordua; bihar [apirilak 12] izango da, 12:00etatik 14:00etara, ohi legez, Itsasaurren.
Berdel errea eskainiko dute borondatearen truke, eta bildutako dirua gastuak estaltzeko izango dela zehaztu dute elkartetik. Hortaz, aukera ederraz gozatzeko aukera edukiko dute bihar Ondarroan.