MRKren urteurreneko egitarauak aurrera darrai
Bayou La Batre eta Nunk taldeak oholtzaratuko dira barikuan [apirilak 12], 22:30ean, Gaztetxean.
Martxoan Gominols talde ondarrutarraren kontzertuarekin abiatu zituzten Mutrikuko Rock Kolektiboaren 30 urteurreneko ospakizunak. Hilabetero kontzertuak egitea asmo hartuta, bigarren hitzorduarekin datoz; barikuan [apirilak 12] Bayou Labatre eta Nuk taldeak oholtzaratuko dira.
Gaztetxeak hartuko du 22:30ean abiatuko den musika gaua. “Abendurock ekimenak 20. edizioa beteko duelako, eta bestetik, musika elkartea sortu zela 30 urte beteko direlako. Hori guztia aitzakiatzat hartuta, hainbat ekitaldi antolatzen hasiak gara”. Bayou La Batre taldea influentzia ezberdinez osatutako hardcore eta metalcorea egiten dute, eta lehenengo EPa atera berritan zuzenekoetan murgildu dira. Bestalde, Nunk taldea 2020an sortutako metalcore talde gipuzkoarra da eta doinu gogorren eta melodikoen arteko oreka bilatzen dute.