2024/4/15

Angel Txertudi gailendu da Etxebarriko zaldi proban

58 untza eta hiru laurden lortuta gailendu da Angel Txertudi Etxebarriko Kinttopeko Zaldi Proban.

Gontzal Mendibe Miguel
IV. Lea Artibai Txallengeako podiumak

Lidia Castrok eta Mireia Triasek irabazi dute IV. Lea-Artibai Txallengea

Joan den barikuan [apirilak 12] Lekeition hasi eta atzo [apirilak 14] Markina-Xemeinen amaitu zen hiru etapako itzulia.

EAJk esan du etorkizuna eraikitzeko "proposamen zehatzak" dituela

EAJko ordezkariek ekitaldi politikoa egin zuten atzo (apirilak 14) Markina-Xemeinen, eta proposamen zehatzekin herritarren beharrei erantzuna emango dietela esan zuten.

Isuntzak lau bandera eta Ondarroak bat eskuratu dituzte Bizkaiko Batel Txapelketan. Argazkia: Isuntza Arraun Elkartea.

Isuntzak lau bandera eta Ondarroak bat eskuratu dituzte Bizkaiko Batel Txapelketan

Atzo [apirilak 14] Sestaon aritu ziren eskualdeko arraunlariak. Hainbat bandera eskualdera ekartzeaz gain, beste hainbat mailatan lehiakor aritu dira lehenengo postua eskuratu nahian.

Mutrikuko turismoak gorakada nabarmena izan du Aste Santuetan

Gipuzkoarrak eta madrildarrak izan dira nagusi bisitarien artean.

Umeen euskal jaia Lekeition. Argazkia: Etorkizuna Dantza Taldea.

Dantzari gazteek hartu dituzte Lekeitioko kaleak

Umeen euskal jai eguna ospatu dute asteburuan Lekeition. Guztira ia 200 dantzari eta musikari elkartu dira bertan; antolatzaileak "oso pozik" geratu dira egunagaz.

ETB1eko 'Ametsen arbola' saio berria aurkezteko ikuskizun solidarioa egingo dute bihar Lekeition

Barikuan [apirilak 12] Lekeition saioetako bat grabatu zuten; bihar [apirilak 16] emanaldia eta ikuskizun solidarioa egingo dituzte.

Lekeitioko A. Cavaille-Coll organoa zaharberritzeko proiektua aurkezteko kontzertua eskaini zuten herriko hainbat musika taldek. Argazkia: Musikaia Musika Eskola.

"Guztiz arrakastatsua" izan da Lekeitioko organoa zaharberritzeko proiektua aurkezteko kontzertua

Zapatuan [apirilak 13] kontzertua eskaini zuten herriko hainbat musika taldek, organoa zaharberritzeko proiektua aurkezteko. Kontu korronte zenbaki bat jarri dute herritarren eskura, bakoitzak ahal duena eman dezan.

350 mendizale batu dira Mendexan

Atzo [apirilak 14] Tontorrak mendi martxari ekiteko batu ziren. Antolatzaileak pozik daude edukitako erantzunagaz.

Indarkeriaren Oi(h)artzunak, Zinemaldian

Urtza Alkorta Ondarroako alkatea eta Esti Arruti zinegotza egon dira aurkezpenean.

Markina-Xemeingo 58. ibilaldi neurtua. Argazkia: Artibai mendigoizale elkartea.

Ia 300 mendizale elkartu dira Markina-Xemeingo 58. ibilaldi neurtuan

Artibai mendigoizale elkarteak 58. ibilaldi neurtua egin du. Bi ibilbide eduki dituzte aukeran parte hartzaileek: luzea eta laburra. Luzean 80 mendizale eta laburrean 208k parte hartu dute.

Osakidetza hobetzeko bideak landu ditu EH Bilduk

Barikuan [apirilak 12] Larraitz Arriola eta Rebeka Uberaren solasaldia hartu zuen Ondarroako Kofradia Zaharrak.

Gehiago