350 mendizale batu dira Mendexan
Atzo [apirilak 14] Tontorrak mendi martxari ekiteko batu ziren. Antolatzaileak pozik daude edukitako erantzunagaz.
15, 42 eta 7 kilometroko ibilbideak aurretik, eguraldia lagun eta giro paregabea zuten mendigoizaleek atzo [apirilak 14] Tontorrak mendi martxak ipinitako hitzorduan, eta zaleek ez zuten hutsik egin, 350 lagunetik gora batu baitziren erronkari ekiteko.
09:00etan ekin zioten ibilaldi handiari eta 10:30ean, ostera, txikiari. Inguruko bazterrak ezagutuz leku paregabeez gozatu zuten, eta antolatzaileak pozik agertu dira edukitako erantzunagaz: “Eguraldia lagun edukita, giro ederra izan genuen. Hurrengo urtean gehiago!”.