Indarkeriaren Oi(h)artzunak, Zinemaldian
Urtza Alkorta Ondarroako alkatea eta Esti Arruti zinegotza egon dira aurkezpenean.
26 film eta hemeretzi film labur hartuko dituen 21. Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia abiatu zen barikuan [apirilak 12]. Irekiera egunean Victoria Eugenia antzokiak hartu zuen Amaia Merino eta Ander Iriarte zuzendariek egindako Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumentalaren aurkezpena.
Esteban Muruetagoiena mediku ondarrutarraren hilketa ardatz duen filmaren ekitaldian egon ziren Urtza Alkorta Ondarroako alkatea eta Esti Arruti zinegotzia.