Mutrikun autobusa egongo da bozkatzera joateko
Domekan [apirilak 21] Komendutik abiatuko da Kiroldegira joateko autobusa.
Domekan [apirilak 21] Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak ospatuko dira, eta Mutrikuko Udalak bozka ematera joateko autobus zerbitzua eskainiko du.
Joan etorriak 10:00etan abiatuko dira eta 14:00etara bitartean egongo da martxan autobusa. Arratsaldean, ostera, 15:00etatik 19:00etara bitartean egongo da zerbitzua martxan; Komendutik aterako da Goiko Plazan geldialdia egin eta Kiroldegirako ibilbidea osatuko du.