Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaIngurumena

Bazkidetza kanpaina martxan dauka Leargik

100 lagun hurbildu ziren apirilaren 12an ipinitako aurkezpen hitzorduetara; kooperatibaren helburuak eta hurrengo jardunak azaldu zituzten.

Argazkia: Leargi
Naia Arantzamendi
Amoroto,Aulesti,Gizaburuaga,Mendexa,Munitibar
2024/04/17

Leargi Kooperatibak proiektuaren aurkezpenak egin zituen apirilaren 12an Lea Ibarrako herrietan, eta herritarren harreta bereganatu zuten 100 lagun inguruk parte hartu baitzuten.  Amoroton, Aulestin, Gizaburuagan, Mendexan eta Munitibarren egindako aurkezpenean irabazi asmorik gabeko Lea Ibarreko Energia Berriztagarrien Komunitatearen helburuak eta martxan ipiniko dituzten eguzki energiaren bidezko autokontsumo partekatuko proiektuak azaldu zituzten.

Kooperatibako kideek azaldu zutenez herrietako puntu zehatzetan ipiniko diren ekoizpen puntu gutxi batzuetatik, “ahalik eta herritar gehienentzako energia garbiaren onura eta aurrezpena” lortzea da helburua, horretarako neurrizko azpiegiturak  ipinita. “Helburua izango da ekoiztuko den energiaren gehiengoa, bertan, momentuan, autokontsumitzea; ahalik eta gutxien alferrik galduz, eta ahalik eta gutxien tiratuz sare orokorretik”.

Amoroton egindako aurkezpena. Argazkia: Leargi

Kooperatibaren funtzionamendua bermatu eta lehenengo proiektuaren instalazioak ordaintzeko oinarrizko kuota bat ipiniko dute, kontsumoari lotuta joango den kuota bat. “Bazkide bakoitzari, daukan energia kontsumoaren arabera, instalazio partekatuetako lote kopuru bat esleituko zaio eta lote kopuruaren araberako kontsumo kuota ordainduko dio Leargiri, beti ere, ohiko komertzializatzaileen prezioa baino nahikotxo merkeagoa. Horregaz batera, instalazioetatik zenbat eta gehiago autokontsumitu, orduan eta onura handiagoa atarako dute bazkideek. Beraz, bi aldeetatik lortuko dute aurrezpena”.

Hasierako instalazioak egiteko udalek edo mankomunitateak egiturak ordaintzea proposatu zuten, eta horien kudeaketa hitzarmen bidez Leargirekin lotzea. “Hitzarmen horiek zelan egin, juridikoki aztertzen ari gara”. Horrez gain, Leargiko bazkide eta inbertsoreen ekarpenen bidez inbertsioak aurreratzeko planteamendua ere proposatu zuten.

Gaur egun 96 bazkide ditu Leargik, eta bazkidetza kanpaina martxan ipini du; maiatzaren 31ra arteko epea zabaldu dute. “Zenbat eta bazkide gehiago izan hobeto dimentsionatuko ditugu instalazioak hasieratik, eta inbertsioak ere merkeagoak izango dira”. Bazkidetza orriak eskuratzeko eta entregatzeko puntuak ipiniko dituzte Lea-Ibarrako herrietan eta hurrengo egunetan jakinaraziko dituzte hitzorduak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.