Ondarroako gimnasioa itxita egongo da datozen egunetan
Makineria berria ipini eta berrantolatu egingo dute gunea.
Argazkia: Udalbarriak Ondarroako Udal Kiroldegiko gimnasio itxita egongo da datozen egunetan makineria berria ipini eta berrantolaketa bat egiteko. Bihar [apirilak 20] eta etzi [apirilak 21] kardio eremua eta pisu libre erabilgarri egongo dira. Apirilaren 22tik 29ra, ostera, gimnasio osoa egongo da itxita.