Ondarroako gimnasioa itxita egongo da datozen egunetan
Makineria berria ipini eta berrantolatu egingo dute gunea.
Ondarroako Udal Kiroldegiko gimnasio itxita egongo da datozen egunetan makineria berria ipini eta berrantolaketa bat egiteko. Bihar [apirilak 20] eta etzi [apirilak 21] kardio eremua eta pisu libre erabilgarri egongo dira. Apirilaren 22tik 29ra, ostera, gimnasio osoa egongo da itxita.