Salgai daude Txirrimorraskiren bazkari erraldoirako txartelak
Maiatzaren 25ean zehaztu dute hitzordua; bazkaria Zaldupe eskolan izango da, 14:00etan.
Maiatzaren 25ean zehaztu du Ondarroako Txirrimorraski ODLTk 35. urteurren ospakizuneko data, eta prestakuntza lanetan murgilduta daude. Eguna goi goitik ospatzeko asmoz bazkari “erraldoia” antolatu dute, eta izena emateko epea zabalik dago. “Zu ere animatzen zara bazkari erraldoira?”
Zaldupe eskolako patioan izango da bazkaria, 14:00etan eta joateko interesa dutenek maiatzaren 6a bitartean izango dute txartelak erosteko aukera. Alai tabernan, Kuriken eta Amarratzan daude eskuragarri; haurrek 8 euro ordaindu beharko dute, nagusiek, ostera, 11 euro. Taldetik parte hartzera animatu dituzte herritarrak, jai girorik ez baita faltako: “Kalejiran joan, jai giroan bazkaldu, bingo musikatuan jolastu eta askoz gehiago! Animatu zaitezte!”.