Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

1,3 milioi euroko aurrekontua izango du Aulestiko Udalak, iazko antzekoa

Etxebizitza beharraren azterketa, gimnasioko materiala berritzea, eskolako karpan hobekuntzak egitea, ibilgailu berria erostea, seinalizazioa hobetzea, auzo bideak berritzea eta sagu zaharren etxola berritzea dira aurtengo proiektuak.

Naia Arantzamendi
Aulesti
2024/04/22

Iazko aurrekontuaren antzeko aurrekontua onartu du Aulestiko Udalak, zehazki, 1.359.322,74 eurokoa. “Urtarrileko osoko bilkuran behin-behineko onarpena eman genion aurtengo aurrekontuari, aho batez. Ostean, alegazio epea zabaldu eta gero, behin betiko onarpena eman zaio”.

Zazpi proiektu ipini dituzte erdigunean, hain zuzen ere, aurrekontuan osorik aurreikusten diren proiektuak izanik. Etxebizitza beharraren azterketa, gimnasioko materiala berritzea, eskolako karpan hobekuntzak egitea, ibilgailu berria erostea, seinalizazioa hobetzea, auzo bideak berritzea eta sagu zaharren etxola berritzea dira proiektuak.

Aulestiko biztanleriaren zein bizikidetza unitateen gaur egungo ezaugarriak aztertuko dituzte.

Lehenengo proiektuak Aulestiko biztanleriaren zein bizikidetza unitateen gaur egungo ezaugarriak aztertzea eta etorkizun hurbileko egoera aurreikustea izango du helburu, horretarako metabolismo demografikoaren eta etxebizitza beharraren azterketa eginez. “Ezagutza hori baliatuta udalerriko etxebizitza parkearen ezaugarriak, honen erabilera maila eta hurrengo urteetako etxebizitza beharrak zenbatekoak izan daitezkeen zehaztuko da”. Kirol arloan, ostera, gimnasioko erabiltzaileek eta inguruan egiten diren ikastaroetako erabiltzaileen eskaeretatik abiatuta kirol gunean material berria ipiniko dute. Udal zerbitzuei dagokionez, egun dagoen Land Roverra ordezkatuko duen ibilgailu berria erosiko dute, “egokirik bilatu ezkero”.

Iturritze beherako, Goikoetxebarrirako eta Agarrerako bideak konponduko dituzte.

Hirigintza alorrean hainbat proiektu zehaztu dituzte eta horien artean dago auzo bideak konpontzeko proiektua; zehazki, Iturritze beherako, Goikoetxebarrirako eta Agarrerako bideak konponduko dituzte. Horretarako Ustekabeak dirulaguntzagaz baliatuko dira. “Beste partida bat ere badago gordeta auzo bideetan behar diren hobekuntzak egiteko”. Horrez gain, bideetako seinale bertikalaz zein horizontalak berrituko dituzte. “Lurreko pintura gastatuta dagoen lekuetan berriro margotuko dira, eta auzoetako seinaleak, etxebizitzak seinalatzen dituztenak berritu egingo dira”.

Horrez gain, eskolako kapari toldo berria ipiniko diote eta alboetako errezeletik hornituko da. “Udalaguntza dirulaguntza eskabidea eginda dago”. Azkenik, Angizen dagoen sagu zaharren etxola egokitzeko lanekin jarraituko dute. “EHUko eskaera bati erantzunez, galtzeko zorian dagoen sagu zahar espezie baten biziraupenerako Iberdrolak utzitako etxola egokitzeko iaz hasitako lanekin aurrera jarraituko da”.

Proiektu horiez gain, beste bost proiektu mahai gaineratu ditu aurrekontuak, baina dirulaguntzen menpeko proiektuak dira, hortaz, aurrerago zehaztuko dute proiektu horiek aurrera eramango diren edo zein egoeratan geratuko diren.

“Herriko ondarea zaintzeko helburuagaz atera da proiektua”.

Nareako saneamenduaren bigarren fasea dago aipatutako proiektuen artean. Bigarren faseak uraren hodiak auzoaren gorengo aldera eramango ditu eta aurreko fasean egin bezala, bidea zerbait zabaltzeko aprobetxatu nahi dituzte lanak. “Bigarren fase hau gauzatu ahal izateko, Erein dirulaguntzetara aurkeztu du Udalak proiektua, eta horren ebazpenaren arabera gauzatuko da”. Atxagarai aterpetxeari dagokionez, hezetasuna kendu, leiho berriak ipini, komuna irisgarri egin eta espazioa gozotzeko lanak egitea aurreikusten da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzen ebazpenaren zain dauden bi proiektu ere zehaztu dituzte; Eskola paretik Ibekatxeko bidegurutzerainoko bidea konpontzekoa eta frontoian eguzki plakak jartzeko proiektua.

Azkenik, prozesu luze baten menpe egongo den proiektua azaleratu dute: Iturgun harraska konpontzeko proiektua. “Herriko ondarea zaintzeko helburuagaz atera da proiektua. Aldundian batzartu ginen, eta hango jarraibideei kasu eginez, ondare balio eta esku hartze irizpideen balorazioa eskatu dugu. Prozesu luzea izango denez, ez dakigu aurten ala datorren urtean gauzatuko den”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.