Alex Goitia markina-xemeindarrak eta Mikel Mantzisidor mutrikuarrak 2-1 irabazi diete Martin Ormaetxea 'Zelaia' markina-xemeindarrari eta Ruben Bailo nafarrari, Gizonezkoen Elite Mailako Euskal Herriko Txapelketaren finalean.
Bermeotarra Eusko Legebiltzarrean egongo da datozen lau urteetan, eta bere berbetan, "inoizko Eusko Legebiltzar abertzaleena" izango da. Gizarteak konfiantza erakutsi diela nabarmendu du, eta "EAJ EH Bilduk izan duen olatuari eusteko gai izan dela".
Lea Artibai Ikastetxearen ekimenez lanbide ikastaroetako ikasleek hamar postu jarri zituzten barikuan [apirilak 19]. Antolatzaileek egunaren balorazio "oso positiboa" egin dute: "Aberasgarria eta interesgarria izan da".
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, duela lau urte baino 92.155 boto gehiago eta 6 eserleku gehiago lortu ditu EH Bilduk. Naiara Fernandez ezker subiranistako Bizkaiko hautetsiak esan du EH Bilduk "ondo interpretatu dituela" herritarren beharrizanak, eta EH Bilduren olatua eskualdera ailegatu izana poztekoa dela.
Etxebizitza beharraren azterketa, gimnasioko materiala berritzea, eskolako karpan hobekuntzak egitea, ibilgailu berria erostea, seinalizazioa hobetzea, auzo bideak berritzea eta sagu zaharren etxola berritzea dira aurtengo proiektuak.
Atzo [apirilak 21] Pasai Donibanen jokatu zuten finala. Ondarroako emakumezko haurrek eta Lekeitioko gizonezko gazteek eskuratu dituzte banderak.
31 minutu eta 56 segundo behar izan zituen mutrikuarrak proba osatzeko.
Green Series txapelketako hirugarren geralekua izan zen domekan [apirilak 21] Basokoetxe industriagune ondoko zirkuitua.
Mendexako Udalak jakinarazi du tarteka itxiko dutela bidea eguaztenean [apirilak 24].
Zapatuan [apirilak 20] ortugintza ikastaroa antolatu zuen Lekitto Bedarrak. Gabino Murua adituaren azalpenekin saio teorikoa eta praktikoa egin zuten. Eguaztenean [apirilak 24] Sosoaga dolarea txukuntzeko auzolana egingo dute; ortugintzaren bigarren saioa maiatzaren 11n izango da.