Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

300 parte hartzaile baino gehiago izan ditu Ispasterko mendi bizikleta lasterketak

Green Series txapelketako hirugarren geralekua izan zen domekan [apirilak 21] Basokoetxe industriagune ondoko zirkuitua.

Mikel Reina Barros
Ispaster
2024/04/22

Hamarkada bat eta gero Ispasterko Ipargorri txirrindulari elkarteak mendi bizikleta lasterketa antolatu du. Hain zuzen ere, Green Series Txapelketako hirugarren proba jokatu zen domekan [apirilak 21] Basokoetxe industriagune ondoko zirkuituan. 300 txirrindularik baino gehiagok parte hartu zuten, maila desberdinetan banatuta.

Elite mailan Iraneko Faranak Partoazar (1:28:40) eta Frantziako Julien Herman (1:25:35) nagusitu ziren. Antolatzaileek txirrindularien “maila handiak eta kopuruak” erakusten du Ispasterko lasterketa “arrakastatsua” izan dela. “Oso pozik gaude jasotako erantzunagaz denen aldetik, parte hartzaile zein herritarrengandik. Izen handi askok parte hartu du eta leku desberdinetakoak, Frantzia edota Nafarroatik, adibidez. Eguraldia lagun izan dugu eta asko izan dira bertaratu direnak”.

Eskualdeko hainbat ordezkari ere bertan izan ziren. Denek ala denek zirkuituaren egoera “bikaina” nabarmendu zuten ez zegoelako “basa askorik” eta mendi bizikletan aritzeko lurra “ezin hobeto” zegoelako. Horrez gain, lehen aldiz Ispasterko zirkuituan aritu zirenak azpimarratu zuten ibilbide “bikaina eta entretenigarria” dela eta oso harrera ona izan zuen.

Arrakasta ikusita, Ipargorri txirrindulari elkartetik datorren urtean errepikatzeko asmoa erakutsi dute. “Dagoeneko badaude pentsatzen zer hobeto dezakegun, beti dagoelako zerbait. Ez da istripurik egon eta sortutako giroagaz batera uste dugu oso arrakastatsua izan dela”.

Hurrengokoak dira mailak eta irabazleak:

  • Elite/U23 emakumeak: Faranak Partoazar (1:28:40)
  • Junior emakumeak: Manon Chapon (1:18:39)
  • Kadete emakumeak: Ane Zubeldia (1:01:51)
  • Kadete gizonak: Raul Lopez (1:03:32)
  • Junior gizonak: Lucas Salierno (1:14:30)
  • Maestro 30: Iñaki Carro (1:18:16)
  • Maestro 40: Isaac Suarez (1:03:30)
  • Maestro 50-60: Jose Luis Iñorbe (1:08:27)
  • Elite/U23 gizonak: Julien Hemon (1:25:35)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.