Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika
EAJren Bizkaiko hautetsia

Aritz Abaroa: "Beste behin ere, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoak egonkortasuna aukeratu dute"

Bermeotarra Eusko Legebiltzarrean egongo da datozen lau urteetan, eta bere berbetan, "inoizko Eusko Legebiltzar abertzaleena" izango da. Gizarteak konfiantza erakutsi diela nabarmendu du, eta "EAJ EH Bilduk izan duen olatuari eusteko gai izan dela".

Zaloa Iturbe San Jose
Lea-Artibai eta Mutriku
2024/04/22

EAJ izan da alderdi bozkatuena Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina lehenengoz eserlekuetan berdindu du EH Bildugaz; 27na lortu dituzte. Duela lau urteko emaitzekin alderatuta, botoetan gora egin dute jeltzaleek —20.594 boto gehiago—, baina ordezkaritzan, berriz, behera, lau eserleku galdu baitituzte. Gauzak horrela, hauteskundeen “irakurketa positiboa” egin du EAJk. “Euskal gizarteak berriro ere konfiantza erakutsi dio EAJri”, adierazi du Aritz Abaroak, datozen lau urteetan EAJren legebiltzarkide izango denak.

Lehen bi indarren arteko boto aldea nabarmen murriztu da 2020ko hauteskundeekin alderatuta: duela lau urte jeltzaleek 100.000 boto atera zizkioten koalizio subiranistari; aurten, berriz, 28.819 boto. Abaroaren esanetan, balorazioa positiboa bada ere, euskal gizarteak “proiektuak lantzen” eta beste taldeekin “adostasunak bilatzen” jarraitzeko eskatu die jeltzaleei. 

“Beste behin ere, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoak egonkortasuna aukeratu dute”, adierazi du bermeotarrak. Era berean, jeltzaleek egonkortasun horretan oinarritutako “gobernua eta gobernu programa lantzen saiatu” behar direla azpimarratu du. 

Argazkia: Bermeoko EAJ

Hauteskundeetako emaitzen irakurketa egitean, euskal gizarteak “gizarte abertzalea” dela argi utzi izana nabarmendu du Abaroak; izan ere, “inoizko Eusko Legebiltzar abertzaleena” izango da datozen lau urteetakoa. Horrek “orain arte hasitako bidetik” jarraitzeko aukera emango diela aitortu du: “Gure autogobernua sendotzen jarraitzeko aukera emango digu, gure nazio izaeran urratsak ematen jarraitzeko, eta ondorioz, euskaldunon bizi-kalitatea hobetzen segitzeko”. Modu berean, bestelako indar ezberdinekin “adostasun oso zabalak” bilatzeko aukera ere izango dutela uste du. 

Busturialdean ere behera egin du jeltzaleen boto kopuruak, baina Abaroaren hitzetan, “EH Bilduk izan duen olatuari eusteko gai izan da EAJ”, eta gizarteak konfiantza erakutsi die: “Bermeon, adibidez, irabazi egin dugu, beraz, gure irakurketa zera da: gure eskualderako proiektuak lantzen jarraitzeko eskatu digu biztanleriak; gure eskualdearen aldeko apostua egiten eta ditugun proiektuak azaltzen jarraitu behar dugula adierazi digu,  jendeak ondo ulertu dezan zein den EAJren apustu hori”. Era berean, alderdiak bide horretan lanean segituko duela iragarri du, “bai herriz herri, bai eskualde moduan, bai Bizkaian eta bai Euskal Herri osoan”. 

Legebiltzarkidea. 
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJko hautetsia izan da Abaroa, zehazki, Bizkaiko zerrendan, hamaikagarren. Behin emaitzak jasota, legebiltzarkide izango dela ezagutu zuen bart gauen bermeotarrak, eta eskerrak emateagaz batera, herritarrak ordezkatzeko gogoa erakutsi du: “Eskerrak eman nahi dizkiet botoa eman diguten bizkaitar guztiei, bereziki bermeotarrei, herrian emaitza onak atera ditugulako, baita Busturialdeko bizilagunei ere”. Hauteskunde kanpainan adierazi modura, “orain arte egin bezala zintsotasunez, leialtasunez eta gogoz beterik”, bermeotarren zein eskualdeko andra gizonen ahotsa legebiltzarrean ordezkatzeko “onena emateko prest” dagoela nabarmendu du: “Benetan ohore bat da, horregatik, eskerrak eman nahi ditut apaltasun osoz”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.