Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Kultura ezberdinen elkargunea izan da LAIkoloreak ekimena

Lea Artibai Ikastetxearen ekimenez lanbide ikastaroetako ikasleek hamar postu jarri zituzten barikuan [apirilak 19]. Antolatzaileek egunaren balorazio "oso positiboa" egin dute: "Aberasgarria eta interesgarria izan da".

Laikoloreak ekimena. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea.
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2024/04/22

Eskualdean dagoen kultur aniztasuna erakutsi eta ezagutarazteko asmoagaz antolatu du aurtengoan ere Lea Artibai Ikastetxeak LAIkoloreak ekimena, eta ezin arrakastatsuagoa izan da beste behin ere. Guztira hamar postutan banatuta, kulturen eta produktuen elkartrukea egiten pasa zuten bariku [apirilak 19] goiza bertaratu ziren herritarrek eta ikastetxeko ikasleek.

Izan ere, lanbide ikastaroetako ikasleak izan ziren postuen arduradunak: “Hamar postu egon ziren, hamar lanbide ikastarotako ikasleekin. Denetariko produktuak ipini zituzten ikasleek, herrialde desberdinetako ikasleak daude eta”. Kolonbiarrak, marokoarrak, euskaldunak… denetariko kulturak elkartu ziren bertan, eta denetariko jakiak dastatzeko aukera eman zieten markina-xemeindarrei: “Tortilla patata, tahin, kuskusa, tea, jakin gozoak, gaziak… Polita izan zen”.

Lea-Artibai Ikastetxeak antolatzen duen LAIkoloreak ekimena.

Kultura ezberdinak elkartzeko jaia izanik, ikastaroetako herrialde desberdinetako ikasleen arteko harremanak estutzeko ere balio izan zuen jaiak: “Soldadurako ikasleek parrilla bat egin zuten, eta alboan zeuden harakintzako ikastarokoek, berriz, hanburgesak. Hala, eurek egindako txahal okela eta oilasko hanburgesak egin zituzten soldadurakoen parrillan”.

Postuak gutxi ez, eta beste hainbat ekintza ere egin zituzten: “Bertsolaritza eta senegalgo tinbalak fusionatuta emanaldia ere eskaini zuten ikasleek, herrialde desberdinetako jantzi tradizionalak ere eroan zituzten batzuk… Beste postu bat ere eduki genuen guk etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun gauzekin: erropak, liburuak, boltsak… Dena agortu ez zenez, gelditu direnak errefuxiatuen taldeari emango dizkiogu”. Herri kiroletan aritzeko aukera ere eduki zuten ikasleek, sokatiran eta fardo jaurtiketan: “Eguna oso ondo joan zen, ikasleentzako aberasgarria eta interesgarria izan zen. Denborak gehiagorako ematen ez zuelako, bestela gauera arte egongo ginatekeen”.

Laikoloreak ekimena. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea.

Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.