Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Ortugintzan aritzeko gakoak ikasi dituzte Lekeition

Zapatuan [apirilak 20] ortugintza ikastaroa antolatu zuen Lekitto Bedarrak. Gabino Murua adituaren azalpenekin saio teorikoa eta praktikoa egin zuten. Eguaztenean [apirilak 24] Sosoaga dolarea txukuntzeko auzolana egingo dute; ortugintzaren bigarren saioa maiatzaren 11n izango da.

Herritarrak, ortugintza ikastaroan. Argazkia: Lekitto Bedarra. Argazkia: Lekitto Bedarra.
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2024/04/22

Zapatuan [apirilak 20] ortuaren bueltan elkartu ziren lekeitiarrak. Lekitto Bedarrak ortugintza ikastaroa antolatu zuen ortua ipini nahi dutenei kontuan hartu beharrekoak azaldu zizkien Gabino Murua aditu gabiriarrak: “Guztira 23 partaide izan ditugu. Gehienak lekeitiarrak izan diren arren, Berriatuko Asterrika auzoko asko ere etorri dira, eta baita Zornotza, Mendexa eta Ondarroatik ere. Oso ondo baloratu dute saioa parte hartzaileek. Antolakuntza bikainaz gain, Muruaren azalpen erraz eta ulergarriak gustatu zaizkie. Ikastaro berriak antolatzeko proposamenak ere jaso ditugu”.

Hori horrela, hainbat azalpen eman zituen Muruak: “Elikagai ekologikoak sortzearen garrantziaz aritu zen, eta baita ortu bat sortzeko beharrezkoak diren kontuei buruz ere. Azken atal hau sakontzeko lurreko ph-aren garrantziari buruz ere aritu zen: lurreko mineral eta ongarriak, errotazioen beharra, asoziazioak, norbere lejia zelan egin, haziak zelan erein…”.

Azkue Ikastolan eman zuten zati teorikoa, eta ostean, praktika landu zuten: “Usotegin dauden berduren analisia egin du Muruak. Aholku zehatzak eman ditu hobekuntzak lortzeko”. Amaieran, gainera, haimaiketakoa egin zuten partaide denek: “Hamaiketakoa egiteaz gain, hainbat tomate cherry oparitu genizkien”. Ikastaroak jarraipena edukiko du, eta maiatzaren 11n elkartuko dira bigarren saioa egiteko; ordu zehatza eta landuko dituzten puntuak aurrerago jakinaraziko dituzte”.

Auzolana, ardatz. Ikastaroaren bigarren zatiaren aurretik, ordea, guaztenean [apirilak 24] elkartuko dira Lekitto Bedarrako kideak: Lekeitio Lagunkoia taldekoekin batera auzolan ekintza bat egingo dute. 17:00etatik 19:00etara Lekeitioko Santa Elena ermitan dagoen Sosoaga dolarea txukuntzeko lanak egingo dituzte. Tokia garbitzeaz gain, atea eta baranda margotuko dituzte: “Ezin da dolarea bisitatu, ez dagoelako egoera onean. Berriro zabaldu ahal izatea da helburua”. Lagundu nahi duten guztiei bertaratzeko deia luzatu diete antolatzaileek: “Auzolana elkarbanatuz etorri zaitez ondo pasatzera! Belaunaldi ezberdinetako jendeagaz batu, elkar ezagutu eta arratsalde eder bat pasako dugu”. Jakianarazi dute ez dela ezer eroan behar, garbiketarako erropa egokia baino ez.

Lekeitiarrak, ortugintza ikastaroan. Argazkia: Lekitto Bedarra.

Argazkia: Lekitto Bedarra.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.