Herritarren bizi kalitatea hobetzeko egindako diagnostikoa aurkeztuko dute bihar
Markina-Xemein Lagunkoia programaren esparruan egindako diagnostikoa da. Bihar [apirilak 25], 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan aurkeztuko dituzte analisiaren emaitzak eta aurrera begirakoak.
Martxan lehenago jarri baziren ere, iazko ekainean aurkeztu zuten Markina-Xemein Lagunkoia taldea. Ia urtebete pasa den honetan, hainbat ekintza eroan dituzte aurrera. Azkena, udalerriko herritarren bizi kalitatea hobetzeko landu duten diagnostikoa da.
Horri helduko diete, hain zuzen ere, bihar [apirilak 25]. 18:30ean udaletxeko osoko bilkura aretoan elkartuko dira diagnostikoa egin ostean ateratako emaitzen berri eman eta aurrera begira emango dituzten pausoen berri emateko. Horretarako, bertan egongo dira udaleko ordezkari politikoez gain, talde eragileko kideak ere. Era berean, herritarrei eta interesa duten guztiei ere bertaratzeko deia luzatu diete.