Paul Etxebarrieta: "Naturaren udaberriko paisaiek irudi zoragarriak margotzen dizkigute"
Argazkiak ateratzen pasa duen haina denbora pasa du Paul Etxebarrieta lekeitiarrak aukeratutako tokietara joateko bidean, eta horri tiraka, Road edo Bidea izeneko proiektua sortu du. Hilean behin, azken barikuetan, Etxebarrietaren Bidea proiektuko lanak ikusi ahalko dira HITZAn.
Euskal Herriko paisaia ikusgarriak, agerian daudenak eta ezkutuan egon nahi dutenak bildu ditu Etxebarrietak Bidea proiektuan. Orrialde honetan zentzumenak pizten dituzten argazki horietako batzuk bildu ditu HITZAk.
“Badator hirugarren argitalpenaren eguna. Oraingo honetan udaberriagaz zerikusia daukaten lau argazkitxo partekatuko dizkizuet”, diosku Paul Etxebarrietak.
“Guretzat, ordutegi-aldaketak egunak luzeagoak egiten direla erakusten digu. Mendiarentzat ordea, zuhaitzen hostoez janzten hasteko unea da. Nartzisoen landareek udaberriari ongietorria ematen diote eta animalia askok beraien babesetik atera eta neguari agurra esaten diote. Bitartean, naturaren udaberriko paisaiek irudi zoragarriak margotzen dizkigute gure begien aurrean”.