SOS haur eta emakumeak Lekeitioko talde herritarrak elkarretaratzea egin zuen atzo [apirilak 25] pediatria, ginekologia, obstetrizia eta larrialdietako zerbitzuak aldarrikatzeko.
Eguenean [apirilak 25] jokatu ziren Donibane Lohizuneko finalak, emakumezkoetan Erika Mugartegik irabazi zuen eta Maialen Aldazabal txapeldunorde. Gaur [apirilak 26] Gasteizko txapeldunak erabakiko dira.
Lehenengo jardunaldia eguaztenean [maiatzak 1] izango da 11:30ean, Galdonan. Mutriku Sokatira Taldeak hiru talde osatu ditu txapelketarako, gizonezkoen talde bat eta bi talde nahasi.
Argazkiak ateratzen pasa duen haina denbora pasa du Paul Etxebarrieta lekeitiarrak aukeratutako tokietara joateko bidean, eta horri tiraka, Road edo Bidea izeneko proiektua sortu du. Hilean behin, azken barikuetan, Etxebarrietaren Bidea proiektuko lanak ikusi ahalko dira HITZAn.
Zapatuan [apirilak 27] egingo dute apirileko saioa, Joxemari Urteagaren gidaritzapean 10:00etatik 12:00etara, liburutegian. Maiatzaren 25ean egingo dute ikasturteko azken saioa.