Eskualdeko errepideak astinduko ditu XII. Lea-Artibai Rallyak
Barikuan [maiatzak 3] irteera ekitaldia egingo dute Markina-Xemeinen. Lasterketa, berriz, zapatuan [maiatzak 4] izango da. 74 autok eman dute izena.
Bi egun baino ez dira falta rally autoek Lea-Artibaiko errepideak hankaz gora jar ditzaten, goitik behera eta ezkerretik eskumara zeharkatuz. Izena eman duten 74 autoetako bakoitzak bere onena emango du XII. Lea-Artibai Rallyan. Kastinparro Racin taldeko kideak “oso pozik” geratu dira parte hartzeagaz: “Erantzun ona eduki du. Ikusten da rallya begi onez ikusten duela jendeak, eta korritzeko gogoa dutela”.
Urdaibaiko I. Rallya izan zen Euskadiko Koparako lehenengo lasterketa puntuagarria, eta Lea-Artibaikoa izango da bigarrena. Era berean, 206 Koparako eta Open Pirelli 2024 txapelketarako ere puntuak bilduko dituzte gidariek. Hala, barikuan [maiatzak 3] emango diote hasiera rallyari, 20:30ean Markina-Xemeinen egingo duten irteera ekitaldiagaz.
Egun handia, berriz, zapatuan helduko da. Guztira erlojupeko lau tarte egingo dituzte: bi goizean eta bi arratsaldean. Era berean, tarte bakoitzetik bi aldiz pasako dira. Eguneko lehenengo tarte kronometratua Gizaburuagako Okamika industrialgunetik irtengo da, 09:09an, eta Ispasterren amaituko da. Bigarren itzulia 11:46an egingo dute. Bigarren tartean, berriz, kostako errepideko ibilbidea berreskuratu dute. 09:37an hasiko da Lekeition, eta Mendexa zeharkatu ostean, Ondarroara helduko dira. Bigarren tarteko bigarren itzulia 12:14ean hasiko da.
Herriguneetatik gertu pasako da Lea-Artibai Rallya.
Hirugarren tartean Munitibarretik Trabakuara joango dira, 15:45ean. Ostean, Eibarrera joango dira autoak. Eibarren 16:33an hasi eta Etxebarrian amaituko da azken tartea. Antolatzaileek eta zaleek bereziki estimatzen duten tartea da: «Rallyko benetako klasikoa izateaz gain, rallyaren identitatea markatzen duen amaiera ikusgarri bezain ezinbestekoa da Etxebarriko amaiera». Azken tarte horren lehenengo itzuliaren ostean, Munitibarretik Trabakuarainoko bidea egingo dute berriro partaideek, 18:10 inguruan, eta ostean, azken tartearen azken itzulia egingo dute, 18:58an.
Toki “interesgarriak”. Goizeko tarteetatik Ispasterko helmuga toki “ikusgarria” dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta baita Mendexa ere: “Mendexara Oletatik igo ahalko da, bidea zabalik egongo baita. Bertatik kostaldera jaisten den bidegurutzea ere ikusteko polita izango da. Hortik aurrera bidea itxita egongo den arren, bertara artekoa zabalik egongo da”.
Hirugarren tartean, berriz, Munitibarko irteera eta Ziortza-Bolibar ingurua nabarmendu dituzte: “Munitibarko irteera polita izango da. Plazan kontrola egongo da, eta jende asko egoten da bertan ikusten. Horrez gain, Markina-Xemeindik joan ezkero, Ziortza-Bolibar izango litzateke ikusteko beste toki interesgarri bat. Trabakuan ere, helmuga inguruan toki politak daude ikusteko”.
Azkenik, laugarren tartea “rallyko indargunea” dela adierazi dute: “Eibarretik Etxebarriarainoko bidea klasikoa da. Indargunea Etxebarrian egongo da, amaieran salto itxurako bat egingo dute, ikuskizun itxuragaz; dena erlojupean, noski. Barinaga ere toki polita da, jende asko batzen da bertan”.
Herritarrak, gertu. Herriguneetatik gertu pasako da Lea-Artibai Rallya: “Covid-19aren ondorioz herriguneetatik apur bat aldendu egin behar izan genuen rallya. Berriro normaltasuna itzuli zenean, herrietan tarteak hastea pentsatu genuen. Ondo hartu dute hori ikusleek, herriko jendea bertara hurbiltzen da, eta guk positibotzat ikusten dugu giro ona sortzeko”.
Gaur egun hamabi lagun inguru aritzen dira rallya antolatzen, eta herritarren laguntza ezinbestekoa da dena aurrera atera ahal izateko: “Urte asko dira lehenengoz rallya egin genuenetik, eta azkenaldian kosta egiten zaigu jendea lortzea. Hala ere, azkenean beti lortzen dugu jendea, beti erantzuten dute. Jende asko behar da eguna aurrera ateratzeko, 200 boluntario inguru. Ez da erraza, baina lortzen dugu”.
Hala, komisarioen segurtasun eta gomendioak aintzat hartu eta betetzeko eskatu dute antolatzaileek: “Segurtasun aldetik, lehenengo eta behin, eskatu nahi diegu ikusleei leku seguruetan egon daitezen, eta komisarioek esten dituzten oharrak betetzeko”. Antolatzaileek azpimarratu dute pilotu eta kopilotuen segurtasunak bezainbesteko garrantzia dutela eurentzat ikusleenak ere: “Oso garrantzitsua da bide bazterretara hurbiltzen diren ikusleen segurtasuna bermatzea. Hau zaintzeko ezinbestekoa dugu guztion arteko elkarlana”.
PARTE HARTZAILEEN ZERRENDA
- Gorka Antxustegi/Xabat Urresti. Renault Clio Williams.
- Iraitz Olariaga/Josu Odriozola. Honda Civic.
- Gorka Eizmendi/Estibaliz Armendariz. Skoda Fabia R5.
- Garikoitz Lopez/Ioritz Garmendia. Citroen Saxo.
- Mikel Bilbao/Aitor Rocha. Mitsubishi EVO VI.
- Aitzol Apalantza/Olatz San Miguel. BMW M3 E36.
- Txus Jaio/Borja Agirregomezkorta. BMW E36.
- Iker Etxeberria/Patricia Saiz. BMW M3 E36.
- Mariano Lavin/Yasmina Alcega. BMW M3 E36.
- Iñigo Olabegogeaskoetxea/Garikoitz Rodriguez. BMW Compact F2000.
- Ander Arana/Arkaitz Kobeaga. Peugeot 309 GTI.
- Jokin Zendoia/Aaron Robles. BMW E36 325i.
- Xabier Mujika/Mirian Iztueta. Citroen Saxo VTS.
- Ismael Baz/Xabier Salaberria. Renault Clio Sport.
- Mikel Gandiaga/Maite Lekuona. Peugeot 106 S16.
- Aratz Zarakondegi/Asier Urkiza. Ford Escort MK II.
- Txaber Aginaga/Eneko Artaza. Citroen Saxo.
- Unai Usobiaga/Maria Aranberri. Peugeot 205 GTI.
- Jon Zubeldia/Nagore Errazkin. BMW E36.
- Anartz Arrieta/Iñigo Ugalde. BMW M3 E36.
- Mikel Quintana/Anton Gandiaga. BMW M3 E36.
- Ander Odriozola/Xanti Loidi. BMW E36 2351.
- Inhar Arrien/Ibon Malaxetxebarria. BMW E36.
- Ignacio Zuloaga/Ion Ugaldebere. Abarth Punto Evo.
- Gorka Idigoras/ Nerea Campos. Renault Clio.
- Sergio Villar/Iker Lopez. Peugeot 206 XS.
- Josu Zabala/Ibai Ajuriagoikoa. Peugeot 206 XS.
- Xabier Rike/Arkaitz Aiartza. Peugeot 106 S16.
- Jon Murgialdai/Mikel Barandika. Citroen Saxo.
- Julen Arantzeta/Aiert Elezgarai. Citroen Saxo VTS.
- Enrike Gomez/Unai Elgezabal. Ford Fiesta.
- Jon Ganboa/Garikoitz Argaluza. BMW E36.
- Xabier Agirre/Mikel Basterra. BMW E30.
- Patxi Altuna/Eneko Nazabal. BMW E36.
- Iker Gorrotxategi/Pablo Borrajo. BMW E30.
- Andoni Arrazola/Xabier Italde. BMW M3.
- Ander Artetxe/Iñaki Artetxe. BMW E36.
- Igor Uriarte/Moises Uriarte. BMW 328i.
- Eneko Correia/Rakel Atutxa. BMW E36.
- Aingeru Castro/Alaitz Urkiola. BMW M3 E46.
- Ivan Muñoz/Gabino Martinez. Porsche 997 GT3 2010.
- Iker Santesteban/David Oscoz. BMW M3 E46.
- Arkaitz Uranga/Diego Cruz. Peugeot 208 Rally 4.
- Joseba Beola/Jose Luis Iratzoki. Peugeot 208 Rally 4
- Ioritz Odiaga/Iker Mintegia. Renault Megane.
- Alain Altzibar/Iban Agirregomezkorta. Renault Clio Maxi.
- Mattin Villares/Alain Agirre. Renault Clio Maxi.
- Ibai Mujika/Miren Fernandez. Peugeot 106 S16.
- Iñaki Narbaiza/Javier Goikoetxea. Peugeot 208 Rally.
- Aitor Saizar/Alazne Apalantza. Peugeot 208 R2.
- Xabat Arrate/Kaiet Bereziartua. Opel Corsa.
- Ibon Beitia/Ion Zubiaurre. BMW E30.
- Iosu Alberdi/Alize Etxebarria. BMW 325I E36.
- Joshua Velasco/Adrian Fernandez. BMW E36.
- Jon Pikabea/Itsaso Morato. BMW 325 E36.
- Oier Mendizabal/Jon Calvo. BMW 325I.
- Iban Leanizbarrutia/Irati Atxa. BMW 325I E36.
- Oihan Tolosa/Xabier Lasa. BMW E36.
- Mikel Artola/Alain Acillona. BMW E36 325I.
- Josu Mate/Iñigo Plazaola. Peugeot 206 GTI.
- Juan Manuel Rey/Nagore Porras. Renault 5 GT Turbo.
- Asier Agirrezabala/Igor Velasco. Citroen Saxo.
- Edu Gartzia/Iñaki del Rey. Citroen Saxo.
- Gaizka Guenaga/ Aitor Elizburu. Ford Fiesta ST.
- Antton Gisasola/Aitor Gabiola. BMW E36.
- Alberto Osinaga/Eduardo Ardaiz. BMW E30.
- Eneko Alkorta/Maren Zelarain. BMW E30.
- Arkaitz Arakistain/Eñaut Arakistain. BMW E36.
- Jon Egiguren/Nora Larrañaga. BMW 325I E36.
- Mikel Urionabarrenetxea/June Aldai. BMW E30.
- Gorka Iribarren/Haizea Txoperena. BMW E36.
- Hodei Unsion/Naiara Lujanbio. BMW E30.
- Javier Garcia/Luis Mari Andikoetxea. Fiat 131 Abarth.