Karraspioko bizikleten gunea eraberritu dute
Elementu birziklatuz egindako gunea osatu du Mendexako Udalak, ekonomia zirkularra sustatzeko helburuagaz.
Mendexako Udalak Karraspio hondartzako bizikleten gunea eraberritu du, zehazki, hondartza aurrean dagoen bizikletak lotzeko gunea elementu birziklagarriz egindako elementuekin osatuz.
Egindako aldaketa ekonomia zirkularra sustatzeko helburuarekin egin dutela zehaztu dute udaletik. “Gunea osatzen duten elementuak %100 plastiko birziklatuz eginak dira”. Hain zuzen ere, 1.006 kilo plastiko birziklatu erabili dira zehaztutako guneko elementuak egiteko.
Udaletik egindako keinua ikusarazi eta birziklatzeko deia egin dute: “Jarraitu dezagun birziklatzen, denon onerako da eta”.