Kaxarik gabe geratu da Ondarroako portua
Ondarroan zeuden 300.000 kaxak agortuta, Kofradiak ezinbestean hartu behar izan du salmetan bertan behera uzteko erabakia.
Gaur [maiatzak 3] ez da ontzirik sartu Ondarroako portura, arrain kaxarik gabe geratu dira eta salmenta bertan behera utzi dute. Ondarroan zeuden 300.000 kaxak agortuta, Kofradiak ezinbestean hartu behar izan du erabakia. “Esportaziorako ontziek nahi baino egun gehiago hartzen baititutzte kaxak bueltatzeko”, azaldu du Eusebio Arantzamendi Ondarroako Kofradiako presidenteak.
Hirulau urte daramatzate kaxekin arazoak edukitzen, baina orain arte, ez da horrelakorik gertatu. “Kaxak fabriketara eramateko direnean arinago ekartzen dituzte bueltan, baina esportaziorako direnean prozesua luzeagoa da, kanpora eraman behar dituztelako, eta horrek egunak eramaten ditu”.
Bataz beste 50.000 kaxa ateratzen egon dira egunean. Atzo [maiatzak 2] esaterako, eguraldi txarra egin zuen arren, 35.000 kaxa atera ziren portutik. Bataz beste 50 ontzi inguru sartzen dira portura eta egon dira 65 ontzi sartu izan diren egunak ere. “Erosten dutenek ekarri behar dituzte kaxak bueltan, beraien ardura da ahal denik eta azkarren bueltatzea”.
Kofradiak 30.000 kaxak erosi berri ditu, hortaz, astelehenean [maiatzak 6] berriz ekingo diote jardunari Ondarroako portuan. Erositako kaxei beste 40.000 kaxa gehitzea espero bdute, hortaz, 70.000 kaxa edukiko dituzte aurreikusten dute.