Markina-Xemeindik pasatzen den Done Jakue bidea, hobetuta
Hainbat hobekuntza egin ditu Markina-Xemeingo Udalak herria bisitatzen dutenen esperientzia "ahalik eta onena" izan dadin.
Markina-Xemeingo Udalak hainbat hobekuntza egin ditu Done Jakue bidea eginaz batera herria bisitatzen duten turistei begira. “Urte sasoi honetan asko dira gurera gerturatzen dire bisitariak, horietako asko Done Jakue bidean barrena”, adierazi du udalak.
Hala, herrian bizi duten esperientzia “ahalik eta onena” izatea helburutzat hartuta eta turismo eskaintza “esku-eskura” izan dezaten, hainbat hobekuntza egin dituzte. Done Jakue bideko zati batean hobekuntzak egin dituzte, oinezkoen segurtasuna bermatzeko asmoz. Era berean, aterpetxean ere hobekuntzak egin dituzte. Horiez gain, udal langileek hizkuntza formakuntza jaso dute. Bestalde, turismoari lotutako informazioa eskuragarriago dago, hainbat hizkuntzatan jarri baitute informazioa. Turismo planoa berritu eta turismoari begirako webgunean eguneraketak ere egin dituzte.