27. Berdel Eguneko boluntarioak mahai inguruan batu dira
Mutrikuko Berdel Eguneko oinarrizko zutabe dira boluntarioak, behin eta berriz goraipatu izan dute udaletik herriko jai bereizgarriaren atzean egoten den lan taldearen borondatea.
Hala, lanean aritu direnen arteko bazkaria egitea ere ohitura bilakatu da herrian. Zapatuan, lanean ibilitako 76 boluntario batu dira mahai inguruaz gozatzeko: “76 pertsona elkartu ginen, adin ezberdinetakoak, guztiak era batera edo bestera Berdel Eguneko lanetan lagundutakoak”.
Olatzeko Zelaieta jatetxean egin zuten bazkaria eta giro ezin hobean aritu zirela adierazi dute. “Orokorrean balorazio oso ona egin dugu aurtengo Berdel Egunekoa”.