Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte
Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun gaur [maiatzak 6] egingo dituzte elkarretaratzeak. Markina-Xemeinen, ostera, bihar [maiatzak 7] izango da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko zenbait talde feministek eta udalek Donibane Lohizuneko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte, zehazki, Ondarroan, Lekeition, Markina-Xemeinen eta Mutrikun.
- Ondarroa. Gaur [maiatzak 6] 19:00etan, Alamedan.
- Mutriku. Gaur [maiatzak 6] 18:00etan, Goiko Plazan.
- Lekeitio. Gaur [maiatzak 6], 19:00etan, eskolapean.
- Markina-Xemein. Bihar [maiatzak 7], 20:00etan, Goiko portalean.
33 urteko emakumea barikuan [maiatzak 3] hilda aurkitu zuten Donibane Lohizuneko hotel batean. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak “krimen bortitza” izan zela adierazi zuen, hilketa matxistaren hipotesiari indar emanez, eta aurrez prestatutako hilketa izan daitekeela zehaztu zuen. Ikerketak zabalik jarraitzen du.