Mikel Garaizabal adituak bideratutako dastaketa egingo dute Gizaburuagan
Maiatzaren 12 izango da izena emateko azkenengo eguna. Dastaketaz gain haurrentzako altxorraren bila jolasa ere egingo dute.
Gizaburuagako Olazar Kultur Elkarteak herriko ekintzak antolatzeko hartutako arduraren barruan, ekintza berriak eskaintzen ditu urtero. Aurten, hileko ekintzen barruan, maiatzaren 19an zehaztu du hitzordu berritzailea: dastaketa bat egingo dute.
Txakolina, arabar errioxako ardoa, euskal sagardoa eta gazta izango dira dastaketaren oinarria eta Mikel Garaizabal Pildain ardo kulturaren dibulgatzailek bideratuko du dastaketa; 12:30ean abiatuko da dastaketa txokoan. “Dastaketan eskaintza ezberdinak probatzeko aukera egongo da, adituak produktuei buruzko azalpenak ematen dituen bitartean”. Izena emateko interesa dutenek maiatzaren 12a izango dute horretarako azkenenengo eguna. “Izen ematea whatssapez edo herriko tabernan egin ahalko da”.
Nagusientzako antolatutako ekimena izanik, herriko txikienentzako zeregina ere egongo da; Altxorraren bila antolatu dute, herriko txokoetan zehar jolasteko aukera emango duena.
Maiatzak 19
- 12:30. Txakolina, arabar errioxako ardoa, euskal sagardoa eta gazta dastatzeko aukera.
- 12:30. Altxorraren bila.