Tomateen eta piperren gaitzei aurre egiten ikasiko dute Lekeition
Gabino Murua adituak ikastaroa eskainiko du maiatzaren 11n. Izena eman behar da maiatzaren 10a baino lehen.
Lekitto Bedarra taldeak ortugintzaren inguruko ikastaroa emango du maiatzaren 11n, Azkue Ikastolan. 10:00etan hasi eta hiru orduz, Gabino Murua adituagaz tomate eta piperrei buruz ariko dira bertaratzen direnak. Hain zuzen ere, tomateen eta piperren gaitzak ezagutuko dituzte, eta horiei aurre egiteko dauden tratamenduen inguruko informazioa jasoko dute. Era berean, ongarri ekologikoen inguruan ere ariko dira.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek 5 euroren truke egin ahalko dute. Maiatzaren 10a izango da horretarako azken eguna, 605 77 54 45 zenbakira deituz. Antolatzaileek jakinarazi dute partaideei bertoko tomate punta luzeen landareak oparituko dizkietela: “Landare hauek azken 60 urteetan jarraian Lekeition ekoitzitako tomateetatik ateratakoak dira”.