Barikua [maiatzak 10] Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean jokatuko da Gipuzkoa Bertsotaneko lehenengo sailkapen faseko saioa.
Mutrikura ailegatuko da barikua [maiatzak 10] Gipuzkoa Bertsotaneko saioa. Sailkapen faseko lehenengo itzulia amaitzeko gutxi falta da eta azkenengo saiak gakoak izango dira bigarren faseko sailkatuak ezagutu baino lehenago. Zabiel kultur etxeak hartuko du saioa, barikuan, 19:00etan. “Ez dago sarrerarik Mutrikuko saiorako, guztiak agortu dira”.
Gaur gaurkoz sailkapen faseko zazpi saio jokatu dira eta asteon lau saio egongo dira; ostegunean Getarian eta Idiazabalen, eta barikuan, berriz, Mutrikun eta Anoetan. Sailkapeneko azkenengo saioa datorren asteko Oñatiko saioa izango da.
Maddi Labaka Mayoz gai jartzaileak sei bertsolari izango ditu oholtzan; Ane Peñagarikano Leiva, Izarne Zelaia Arratibel, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Jon Mendiluze Mujika, Josu Ibarguren Elosegi eta Manex Astigarraga Bergara.
Epaileak, ostera, Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Arangunen Etxaniz izango dira. Idazkaria, ostera, Oier Iurramendi Etxeberria.