2024/5/7

Isuntza, gazte mailan nagusi; Ondarroa, kadeteen artean bizkor

Lekeitiok Bizkaiko Trainerilla Ligaren laugarren jardunaldia hartu du asteburuan. Eskualdeko klubak maila txukunean aritu dira, zenbait kategoriatan garaipena lortuz.

Gorane Mendibe markina-xemeindarrak brontzezko domina lortu du Gimnasia Erritmikako Gipuzkoako Txapelketa Amateurrean. Argazkia: Neskutz Bilbao.

Gimnasia Erritmikako Gipuzkoako Txapelketako brontzezko domina, Markina-Xemeinera

Gorane Mendibe Bilbao 16 urteko markina-xemeindarrak hirugarren postua lortu du Gimnasia Erritmikako Gipuzkoako Txapelketa Amateurrean.

Gipuzkoa Bertsotaneko Mutrikuko saioa, barikuan

Barikua [maiatzak 10] Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean jokatuko da Gipuzkoa Bertsotaneko lehenengo sailkapen faseko saioa.

Balkoi eta leihoetako lore lehiaketa egingo dute Aulestin

Izena emateko aukera zabalik dago. Lore naturalez edo belarrez apainduta egon beharko dira eta kaletik ikusteko moduko lekuan kokatuta.

Zinegoak jaialdiaren bi hitzordu hartuko ditu Ondarroak

Bilboko LGTBIQ+ 21.Nazioarteko Zinema eta Arte EszenikoeN jaialdia herrietara zabaltzeko asmoz emanaldiak zehaztu dituzte, tartean, bi emanaldi egingo dira Ondarroan.

Andraetxea aurkeztu dute Lekittoko Mugimendu Feministiako kideek. Argazkia: Lekittoko Mugimendu Feministia.

Eguenean biolentzia obstetrikoaren inguruan ariko dira Lekeition

Andraetxeak maiatzeko egitarua aurkeztu du, eta eguazteneroko ekintzez gain, beste hainbat ere antolatu dituzte. Eguenean Nahia Alkorta idazleagaz biolentzia obstetrikoaren inguruan ariko dira.

Ziortza-bolibartarrak euren herriko mugarri edo mojoiak ikusteko irteera egin zuten. Argazkia: Aranbaltz Kultur Elkartea.

Ziortza-bolibartarrak, herriko bost mugarriak ezagutzen

Aranbaltz Kultur Elkarteak duela urtebete baino gehiago hasi zuen Ziortza-Bolibarko bost mugarriak ezagutzeko bidea, eta domekan [maiatzak 4] Aulesti eta Munitibarrekin dutena ikusi zuten, azkena.

Gehiago