Miren Agur Meabek 'Itzulerak' aurkeztu du Lekeition
Udaberriko giroa kanpoan, etxeko goxotasuna barruan. Hala elkartu ziren atzo [maiatzak 8] lekeitiarrak Azkue Aretoan, Miren Agur Meaberen Itzulerak liburuaren aurkezpenean. Aretoa herritarrez beteta, Meabek Mikel Laboaren Lili bat abestiaren doinuekin eman nahi izan zion hasiera aurkezpenari. Lekeitio abiapuntutzat hartuta idatzi zuen liburua lekeitiarrak, eta liburua sortzeko prozesuan gertaturiko anekdotak kontatu zituen “batzuk magiaz beterikoak”. Horrrez gain, zaintza, osasuna eta ahizpatasunari lotutako gaiak ere landu zituen.