Lea-Artibai Mankomunitateak webgune berria zabaldu du
Lea-Artibai Mankomunitateak komunikazioan aurrerapausoa eman du eta webgune berria zabaldu du. Hain zuzen ere, 1968an sortu zen elkartearen helburua eskualdeko pertsonen eta ingurumenaren zaintza da eta horregatik komunikazioa are eta gehiago garatzeko beharra ikusi dute. Horrez gain, Mankomunitatearen sare sozialak (Facebook eta Telegram) jarraitzeko deia egin dute, “gure zerbitzu guztien berri izateko”.