Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak deituta, Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin dira asteburuan Euskal Herri guztian. Palestinar herria pairatzen ari denak izena duela eta hala deitu beharra dagoela azpimarratu zuten: "genozidioa". Herritarrei datozen asteetan egingo diren mobilizioetan parte hartzeko deia egin diete.
Markina-Xemeingo IV. Helduen Trikiti Txapelketa lehiatu zuten zapatuan [maiatzak 11] bederatzi bikotek. Xabier Etxanizek eta Ainara Saizarrek hirugarren aldiz irabazi dute txapela.
Ondarrutarrek hirugarren postuan bukatu dute gizonezkoen absolutu mailan; Isuntzakoak, laugarren koskan geratu dira. Lekeitiarrak gizonezkoen gazte mailan gailendu dira, eta ondarrutarrak emakumezkoen kadete mailan ere.
Atzo [maiatzak 12] Berriatuan erabaki zen Euskal Herriko 680 kiloko Sokatira Txapelketa. Mutriku Sokatira Taldeak txapelketaren balorazio positiboa egin du: "Sentsazio oso onak izan ditugu".
Egoera "oso larria" dela nabarmendu du udalak, eta horri aurre egiteko hainbat pauso emango dituzte: HAPOn aldaketa puntual bat egingo dute, Lekeitio eremu tentsionatu izendatzeko lanean jarraituko dute eta herriko egoeraren inguruko diagnostiko "sakon" bat egingo dute.
Barikuan [maiatzak 10] Mutrikuko Zabiel kultur etxeak hartu zuen Gipuzkoako Bertso Txapelketako lehenengo itzuliko azkenengo saioa.
Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 15ean izango dute azken aukera. Ekainaren 23an zeharkatuko ditu kaleak Aulestiko danborradak.
Lekitto Bedarraren ekimenez zapatuan [maiatzak 11] Gabino Murua adituak ikastaroa eskaini zuen Lekeitioko Usotegi herritarren ortuan.