Manex Astigarraga, nagusi Mutrikuko saioan
Barikuan [maiatzak 10] Mutrikuko Zabiel kultur etxeak hartu zuen Gipuzkoako Bertso Txapelketako lehenengo itzuliko azkenengo saioa.
Gipuzkoa Bertsotaneko lehenengo faseko azkenengo saioa jokatu zuten A multzokoek barikuan [maiatzak 10] Mutrikun. Manex Astigarraga Bergara nagusitu zen saioan 321, 5 punturekin, eta saioa bukatuta, bigarren itzulira sailkatuko diren 23 bertsolariak erabaki ziren.
- Manex Astigarraga Bergara 321,5 punturekin
- Izarne Zelaia Arratibel 302, 5 punturekin
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste 300 punturekin
- Ane Peñagarikano Leixa 298, 5 punturekin
- Josu Ibarguren Elosegi 279,5 punturekin
- Jon Mendiluze Mujika 275 punturekin
Mutrikuko saioa amaituta bigarren itzulira sailkatu ziren A multzoko bertsolariak erabakita geratu ziren; Haizea Arana Cardenal, Jon Gurrutxaga Urbieta, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Libe Goenaga Arrieta, Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre, Eli Pagola Apezetxea, Manex Astigarraga Bergara, Oihana Arana Cardenal, Oier Etxeberria Zubimendi, Julen Zulaika Alkorta, Beñat Iguaran Amondarain, Peru Aiartza Cajaraville, Mikel Iturriotz Etxaniz, Iker Ormazabal Ojeda, Emaitz Murua Arzallus, Manex Mujika Amunarriz, Ane Beloki Lopez, Aratz Igartzabal Bidegain, Eneko Beretxinaga Laskurain, Arnaitz Lasarte Santa Kruz, Izarne Zelaia Arratibel eta Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga.
B multzoari dagokionez, maiatzaren 17an lehiatuko den Oñatiko saioaren ostean erabakiko dira bigarren itzulira sailkatuko diren bertsolariak. Saio horretarako sarrerak daude salgai oraindik bertsosarrerak.eus atarian.