Cikamintza bekak eskatzeko epea zabalik dago
Ingelesa, alemana eta frantzesa atzerrian ikasteko aukera ematen du Cikautxo enpresak. Ekainaren 30ean amaitzen da izena emateko epea.
Urtero legez, Cikautxo kooperatibak gazteek atzerriko hizkuntzak ikasteko Cikamintza bekak martxan jarri ditu. Udan atzerrian hizkuntzak ikastera doazen gazteei zuzendutako bekak dira eta ingelesa, frantsesa edo alemana ikasteko gogoa duten, eta kanpora joan nahi duten gazteei aukera hori erraztera zuzendutako laguntzak.
“Gaur egun, distanziak moztuz doazen heniean eta kultura eta herrialde ezberdinak gero eta hurbilago ditugun honetan, hizkuntzek duten garrantzia gero eta handiagoa da. Horregatik, lanerako zein bizitzarako hizkuntzen garrantzia gero eta nabarmenagoa ikusita Cikautxok Cikamintza bekak eskaintzen ditu”.
1.500 euroko diru laguntza eskaintzen dute gehienez pertsonako, eta bete beharreko baldintza hurrengokoak dira: Lea-Artibaikoa izatea edo Cikautxoko langileren baten seme-alaba izatea, 2006etik 2010era bitartean jaiotakoa izatea eta euskara menperatzea. Aurreratu dutenez, beka kopurua baino eskaera gehiago egonez gero, “ez inolako lehentasunik egongo adin, egoera ekonomiko edo bestelakoekin lotuta” eta zozketa bidez erabakiko dituzte hautatuak.
Interesa dutenek ekainaren 30a dute izena emateko azken eguna
Interesa dutenek ekainaren 30a dute izena emateko azken eguna. Horretarako, NAN-a eskaneatuta, Lea-Artibain hiru urtez erroldatutan dagoela bermatzen duen udaletxeko agiria, euskara menperatzen dela adierazten duen egiria (matrikulatuta dagoen ikastetxeak betetakoa) eta gurasoaren bazkide zenbakia edota izen-abizenak kooperatibako seme-alaben kasurako.
Era berean, gogoratu dute bekaren ordainketa bi zatitan egingo dela, lehenengo 1.000 euroak justifikazioa jasotzean eta beste 500 euroak bidaia ostean, ikasketa zentroaren zertifikatua aurkeztean. Hala ere, Cikautxok beka horien erabilera zuzena dela bermatzeko, bidaia, matrikula, eta estantzia, adibidez, justifikatzen dituen ordainagariak eskatuko ditu.