Domekan [maiatzak 12] 1143 mendizale elkartu ziren Lekeitioko mendi martxan. Antolatzaileak "oso gustura" daude eduki duen erantzunagaz.
Hondarribian jokatu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako triatloi denboraldiko lehenengo proba puntuagarria. Amandarri Triatloi Taldeko Mikel Arrasatek bigarren postua lortu du sailkapen orokorrean, eta lehenengoa bere mailan. Garraitz Kirol Taldekoek ere emaitza onak lortu dituzte.
Herrian identifikatutako bi arazo lantzeko deitu dute batzarra ekainaren 7an, 18:30ean, udal aretoan. Herritarrei zein eragileei hurbiltzeko deia egin diete.
Udalak ume eta gaztetxoen kontseiluak jarri ditu martxan. Bi kontseilu jarri dituzte martxan, espazio publikoekin lotutako lanketa egiteko asmoz.
Zapatuan [maiatzak 18] Munduko Arrozak ekimenak bederatzi herrialde batuko ditu Goiko Plazan. "Herritarren arteko interakzioa sortzea da helburua, elkar ezagutzeko bideak sortuz".
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso dute. Diagnostiko bat egin ostean ekintza plana egiteaz arduratuko da Barrizar zerbitzu Energetikoen Kooperatiba.
Ingelesa, alemana eta frantzesa atzerrian ikasteko aukera ematen du Cikautxo enpresak. Ekainaren 30ean amaitzen da izena emateko epea.
Lea Ibarreko Umeen Eguna hartu du Munitibarrek. Bailarako herritarrek eta, bereziki, haurrek denetariko jarduerez gozatzeko aukera eduki dute.
Zapatuan [maiatzak 11] egun osoko egitaraua antolatu zuen Lekeitioko Eskolako guraso elkarteak.