Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hastear dago Mutrikuko Kultur Aniztasunaren Astea

Zapatuan [maiatzak 18] Munduko Arrozak ekimenak bederatzi herrialde batuko ditu Goiko Plazan. "Herritarren arteko interakzioa sortzea da helburua, elkar ezagutzeko bideak sortuz".

Naia Arantzamendi
Mutriku
2024/05/14

Laugarrenez ospatuko duten Mutrikuko Kultur Aniztasunaren astea eguenean [maiatzak 16] hasiko da eta Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin borobilduko dute, zehazki, maiatzaren 21ean.

Haurrentzako ipuin kontalaria eta nagusientzako liburu aurkezpena egingo dira astean, girotzen joateko. Egitarauaren unerik esanguratsuena, ostera, zapatuan [maiatzak 18] ailegatuko da, herritarren arteko harremanak sortzea helburu ipinita kultura arteko topaketa egingo baitute Goiko Plazan. “Hilabetero egiten ditugun bileretatik sortutako ekimena da eta erantzun oso ona izaten duenez, aurten ere antolatu egin dugu”. 

Munduko Arrozak izena du ekimenak, baina ez da gastronomiara mugatzen, ezta gutxiagorik ere, herritarren arteko interakzioa sortzea da helburua, “elkar ezagutzeko bideak sortu eta herriko errealitatea islatzeko modu bat da”. Aurten, bederatzi herrialdek parte hartuko dute; Senegal, Bulgaria, Peru, Kolonbia, Honduras, Maroko, Bolivia, Nikaragua eta Euskal Herria.

Aurreko urteetakoa oinarri hartuta, aldaketa batzuk egin dituzte hobetzeko asmoz. Aurten, esaterako, ikastolarekin batera ekintza bateratua egingo dute zapatuan. “Iaz ikastolan astean egin zituzten ekimenak eta guk asteburuan,  baina helburu berdina izanik ez du zentsurik ekintzak banatzeak, gainera bi aldiz sukaldatu behar izan zuten”. Hori dela eta, zapatuan ikasleak herriratu egingo dira; munduko jolasak egingo dituzte eta herrialdeei agurra dantzatuko diete, eskertza bezala.  Horrez gain, aurten, esaterako, plazan bertan sukaldatuko dute herrialdeek. 

Antolatzaileek zehaztu dutenez iaz parte hartzea handia eduki zuen ekimenak,  janariak jendea erakartzen baitu, baina haratago joan  nahi dute. “Lan pila bat egin zuten eta bukaera bixkat hotz geratu zen eta ez dugu hori ahi”. Hori dela eta, aurten, inprobisazio puntu bat egongo da. “Herrialde bakoitzak bere musika eramango du, jantzi tradizionalekin jantziko dira, dantzaren bat ere egongo da, abestu egingo dute…Baina ez da zerbait itxia izango inprobisazio puntu bat utzi nahi dugu”.

Hortaz, Goiko Plaza topaketarako gune bilakatuko da eta herritarrei hurbiltzeko deia egin diete. Gainera, eguraldiaren menpe dauden arren, euria eginez gero ere ekimena aurrera eramatea aurreikusten da, karpa bidez babestuta egongo direlako.

EGITARAUA

Maiatzak 16

  • 17:15. Haurrentzako ipuin kontalaria Princesa Nzinga, liburutegian.

Maiatzak 17

  • 19:00. Putaren bakarrizketa eroetxean liburuaren aurkezpena, Zabielen.

Maiatzak 18, IV. Kulturarteko topaketa: gastronomia eta tradizioa partekatuz

  • 10:00. Sukaldeak martxan, herrialde bakoitza bere errezeta sukaldatzen, Goiko Plazan. 
  • 11:00. Munduko jolasak.
  • 11:45. Agurra herrialde guztiei.
  • 12:00-14:00. Munduko arrozen dastaketa.

Maiatzak 21, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.