Lekeitioko San Antolin jaiak urrun dauden arren, gogoz daude herritarrak. Parkeko Guneko kideak hasi dira jada lanean, eta etzi [maiatzak 18] egingo dute lehenengo ekintza: musika banda herrikoia sortuko dute.
Ander Txakartegik Marokora bidaiatu du Urbegi Fundazioaren 'Lo Imposible' sarietako irabazleekin, Orbearen eskutik. Ekainaren 21etik 23ra Helmugak Erronka Solidarioa prestatzeko balio izan dio.
Langileak kalera atera dira gaur [maiatzak 16] egoera zein den ikusarazi eta erantzukizunak eskatzera. Zatozte Ondarroako Dendari eta Ostalarien Elkarteak sinadura bilketa ipini du martxan.
Puntista markina-xemeindarrak Bullet Team Series by Guuk txapelketa aurkeztuko du bihar [maiatzak 17] Markina-Xemeigno Uni frontoian. Maiatzaren 26an Bilbon hasi eta urriaren 26an amaituko da.
Lehenengo saioa datorren eguaztenean [maiatzak 22] egingo dute, 18:00etan, kultur aretoan. Zaintza zerbitzua egongo da: behar dutenek astelehena baino lehen eskatu beharko dute.
Domekan [maiatzak 19] finalaurrekoez gain, banakako aizkolari gazteen txapelketa, binakako aizkolarien txapelketa eta harrijasotze txapelketa ere egongo dira.
Zapatuan [maiatzak 18] Alde Zaharrean antxoa pintxoak dastatzeko aukera egongo da, baita herriko tabernetan ere. Antxustegi sendiak jasoko du aurtengo Zilarrezko Antxoa, herri eta itsas ondarea zaintzeko egindako lanagatik.
Izena eman nahi dutenek 08:30ean egon beharko dute herriko plazan; izen emateak 10 euro balio du.
Markina-Xemeigno Bateratze Guraso Elkarteak zirku ikastaroa antolatu du. Zapatuan [maiatzak 18] 16:30ean elkartuko dira Bekobentako gimnasioan, bi orduz. Edonork parte hartu dezake.
Lekeitioko Musikaia Musika Eskolakoek euren 10. urteurrena ospatzeko bederatzigarren ekintza egingo dute zapatuan [maiatzak 18]. Elkartruke kontzertua izango da, eta Leitzako eta inguruetako musikariak etorriko dira Lekeitiora.