100 lagun inguru elkartu dira zirkuko akrobaziak egiten ikasteko
Markina-Xemeingo Bateratze Guraso Elkarteak zirku ikastaroa eskaini zuen zapatuan [maiatzak 18]; "Oso ondo joan zen eguna", azaldu dute antoaltzaileek.
Zapatu [maiatzak 18] arratsalderako plan ezin hobea eduki zuten markina-xemeindarrek: Bateratze Guraso Elkarteak zirku ikastaroa eskaini zuen, Xabi Larrea Biribil Zirko Eskolako kidearen gidaritzapean. “Familia ugari” batu ziren Bekobentako gimnasioan: “Nagusi zein txikiek jolasteko aukera eduki zuten. Guztira 100 lagun inguru etorri ziren”.
Hala, bi orduz denetariko akrobaziak egiten ikasi zuten bertaratu zirenek. Oreka lantzeko malabareak eta akrobaziak egin zituzten, malabareak egiten ere ikasi zuten, monozikloak, zilindroak, hanka paloak, uztaiak eta beste hainbat motatako tramakuluekin jolastuz eta ikasiz pasa zuten arratsaldea markina-xemeindarrek. Antolatzaileak pozik geratu dira bai izandako erantzunagaz eta bai ekintzarekin ere: “Oso ondo joan zen”.