Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Arriskuan dauden hizkuntzak erdigunean jarri ditu Aulestiko Udalak

Euskara ardatz hartuta kultur aniztasunaren astea burutuko da Aulestin, herrian erabiltzen diren hamabi hizkuntzei lekua emanez.

Garazi Burgoa Aldarondo
Aulesti
2024/05/21

Kultur aniztasunaren astea antolatu dute Aulestin eta aulestiarrek erabili edota ezagutzen dituzten hizkuntzetan zentratuko dira. Euskara ardatz hartuta, hizkuntza aniztasunari lekua eman eta arriskuan dauden hizkuntzak ikustaraziko dituzte aste honetan.

Euskaraz gain, beste hamabi hizkuntza identifikatu dituzte: flandriera, Paraguaiko guaraniera, kitxua, urdu, punjabera, hindi, alemanera, arabiera, frantsesa, gaztelania eta ingelesa. “Horien artean, euskararekin batera, flandriera, Paraguaiko guaraniera, kitxua, urdu eta hindi hizkuntzak dira munduko hizkuntzen atlasean arrisku egoeran identifikatuta daudenak”, azaldu du Jon Zaratek, Aulestiko Udaleko aniztasunaz arduratzen den zinegotziak.

“Aulestin kultura aniztasunaren aldeko politikak garatzen ari gara eta ezinbestekoa iruditzen zaigu hizkuntza aniztasuna sustatzea”. Aulestira bizitzera datozenen beharrak ahalik eta egokien asetzeaz gain, euskararen eta euskal kulturaren egoeraren berri ematea da helburuetako bat: “Aulestiarrontzako euskararen aldeko bideak duen garrantzia azaltzen diegu, beraiek ere bide honen parte izatera gonbidatuz”.

Beraz, kultur aniztasunaren aste honetan ekimen desberdinak burutzen ari dira herrian. “Aste osoan zehar lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek aurretiaz aipatutako hizkuntzei buruzko lanketa egingo dute, arriskuan dauden hizkuntzan erdigunean jarrita. Ondoren, ikasle gazteagoei eta herritarrei aurkeztuko die egindako lana”. Horrez gain, Hindi hizkuntzaren grafiaren inguruko saioa jasoko dute ikasleek, indiar jatorriko aulestiar baten eskutik.

Astea borobiltzeko, herrian dituzten hizkuntzak erabiliz bideo bat grabatu dute Zorionak zuri abestia kantatuz eta zapatuan [maiatzak 25] kultura ezberdinetako janariekin amaiera emango diote asteari: “Eskolan eta udalean landutako guztia kontuan hartuta, txokolatada bat antolatu dugu zapatu honetan, 19:30ak aldera”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.