Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Emakumezkoen esku pilota, erdigunera

Domekan [maiatzak 26] binakako bi partida jokatuko dituzte eskualdeko nahiz inguruetako emakumezko pilotariek. Ziortza-Bolibarko Udalak euren aldeko apustua egin nahi izan du, ikuspegi feminista egunerokotasunean txertatzeko asmoz.

Garaia Pagola Urriza
Ziortza-Bolibar
2024/05/21

Ziortza-Bolibarko Udalaren ekimenez, emakumezkoen esku pilota partidak ikusteko aukera egongo da domekan [maiatzak 26] Ziortza-Bolibarko frontoian. Udalak azaldu duenez, euren eguneroko jardunean ikuspegi feminista txertatzeko ahalegina egiten ari da, eta hari horri tiraka antolatu dituzte partidak: “Emakumeak ahalduntzeari ekarpen bat egin nahi izan diogu”.

Guztira binakako bi partida jokatuko dituzte, eskualdeko nahiz inguruetako pilotariek. 13:00etan hasiko da lehenengo partida: Uxue Gaston lemoarrak eta Laiene Sandia gernika-lumotarrak bikotea osatuko dute, eta Bintou markina-xemeindarraren eta Jone Egia durangarren aurka ariko dira. Jarraian, Lemoako pilotariek hartuko dute kantxa: Saioa Gonzalez eta Izaro S. Zabalak aurrez aurre izango dituzte Amaiur Beroiz eta Malen Gonzalez.

Udalak adierazi du garrantzitsua dela herrian kirol jarduerak edukitzeaz gain, “neskek historikoki ukatua izan duten lekua eta protagonismoa berreskuratzea”. Era berean, herriko nerabe eta gazteek emakumezko kirolariak ere erreferentetzat edukitzea beharrezkoa dela uste dute, “bai neska bezala ahaldundu daitezen, eta baita neska-mutil gazteek normaltasunez barnera dezaten nesken parte hartzea kirol eremuan ere”. Hala, herriko nahiz inguruko herritar guztiei luzatu diete bertara joateko eta kirolari gazteen jardunarekin gozatzera joateko deia.

Berdintasun Plana. Egunerokotasunean ikuspen feminista txertatzeko ahalegina lantzeko, gizon eta emakumeen berdintasunaren diagnostikoa landu du udalak, eta hortik eratorri da Ziortza-Bolibarko Berdintasun Plana: “Herri justuago batera iristeko hausnarketa kolektibo bat izan da, eta hainbat ardatz lehenetsi ditugu”. Hala, ardatzak honakoak dira: “Gobernu ona herriko emakumeen ahalduntzea, gure ekonomia eta gizartearen eraldaketa eskubideak bermatzeko, eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitza”. Hain zuzen ere, ardatz horien inguruan egindako lan gehigarria da antolatu dituzten emakumezkoen pilota partidak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.