Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eskualdeko hainbat udalek bat egin dute Osasun Sailburuagaz batzartzeko asmoz

Lekeitioko, Mendexako, Amorotoko, Gizaburuagako, Aulestiko eta Eako Udalek eskaera bateratuak landu dituzte, eta batzarra eskatuko dute Osasun Sailburuarekin. Helburua, Lekeitioko anbulatorioko zerbitzua, gutxienez, pandemia aurreko egoerara itzultzea izango da.

Eskualdeko hainbat udalek bat egin dute Osasun Sailburuari hainbat eskaera egiteko. Argazkia: Lekeitioko Udala. Argazkia: Lekeitioko Udala.
Garaia Pagola Urriza
Amoroto,Aulesti,Gizaburuaga,Lekeitio,Mendexa
2024/05/21

Lekeitioko Udalak deitutako bilera batean elkartu ziren atzo [maiatzak 20] Mendexako, Amorotoko, Gizaburuagako eta Eako Udalak, osasun zerbitzuko egoera aztertu eta eman beharreko hurrengo urratsak erabakitzeko; Aulestiko Udalak bileran parte hartzeko aukerarik izan ez duen arren, ibilbidea batera egiteko nahia azaldu duela adierazi dute. Lekeitioko anbulatorioko osasun zerbitzua, gutxienez, pandemia aurreko egoerara itzultzeko helburuagaz, elkarlanean lan egiteko konpromisoa hartu dute. Hala, Osakidetzari eskaera partekatuak eskatu nahi dizkiete, zenbait puntutan bat egiten dutelako.

Bileran bi puntu nagusi landu zituzten: “Bata, Lekeitioko osasun zerbitzuari buruzko eskaera zehatzak adostea, eta bigarrena, udalok elkarrekin ze pausu eman ditzakegun erabakitzea”. Hala, lehenengo pausuari dagokionez, egingo dituzten eskaerak zeintzuk diren erabaki zituzten, Lekeitioko anbulatorioko osasun zerbitzua pandemia aurreko egoerara itzultzeko helburuagaz.

Guztira zazpi eskaera zehatz egin dituzte. Alde batetik, hainbat zerbitzu itzultzeko eta mantentzeko eskaera egin dute: pediatria zerbitzua bermatzea, ginekologia zerbitzua 2014an adostutako baldintzetan itzultzea eta emagina jubilatzen denean bere lanpostua jardun osoarekin betetzea.

Lekeitioko Udalak adierazi du lanean jarraituko dutela “eskaerak lortu arte”.

Bestalde, langileen ordezkapenak betetzea eta udan herrian dagoen populazioari erantzun ahal izateko mediku eta erizain gehiago ipintzea ere eskatu dituzte. Azkenik, EAG eta anbulantzia medikalizatua Lekeition beti bermatuta izatea eskatu dituzte, eta baita herri txikietako osasun zerbitzuak dauden bezala mantentzea ere.

Udalek elkarrekin eman beharreko pausuei dagokionez, berriz, erabaki bat hartu dute: “Erabaki duguna da gure eskaerekin arduradun gorenarenganaino heltzea, alegia, Osasun arloko Sailburuarengana. Hala ere, ibilbide honen berri, lehenengo eta behin, inguruko herriekin partekatzen ahaleginduko gara, gure eskaerek, zenbait puntutan, bat egiten dutelako eurekin. Adibidez, Busturialdeko edo Lea-Artibaiko gainontzeko herriekin”.

Eskaerak eta erabakiak hartuta, hurrengo pausua elkarlanean lanean jarraitzea izango da. Lekeitioko Udalak adierazi du helburua “herritarren bizitzak hobetzea” dela, eta horretarako zerbitzu publiko duin eta kalitatezkoak izatea ezinbestekoa dela: “Udaletik lanean segituko dugu eskaerak lortu arte”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.