Lekeitioko Atletismo Eguna, zapatuan
Lekeitioko atletismo pistak Lekeitioko Atletismo Eguna hartuko du datorren zapatuan [maiatzak 25]. Udalak eta Tximista taldeak elkarlanean antolatuta, LH1 eta DBH2 bitarteko umeek parte hartu ahalko dute, hau da, aurrebenjamin, benjamin, alebin eta kimu mailetako atleta gaztetxoek. Giro ederra egongo dela aurreratuta, antolakuntzatik bertaratzeko deialdia luzatu gura izan diete herritarrei eta atletismoa gustuko duen orori. Era berean, Lekeitioko Eskola Kirolean diharduten “gazte nahikotxo” hurreratuko direla iragarri dute.