Mota guztietako kirolak probatu ahalko dituzte zapatuan Markina-Xemeinen
Markina-Xemeingo Eskola Kirolak herriko ume guztieti zuzendutako Kirol Jaia ospatuko du; guztira sei kirol probatzeko aukera egongo da.
Udako egunetaz gozatzeko gero eta egun gutxiago geratzen zaie ume eta gaztetxoei, eta gero eta gertuago daude, era berean, ikasturte amaierako jaiak ere. Zapatuan [maiatzak 25] ospatuko dute Markina-Xemeingo Eskolako Kiroleko ume eta gaztetxoek. Goizean hasi eta iluntzera arte mota guztietako kirolak probatzeko aukera edukiko dute herritar denek. Izan ere, ikasturte guztian Eskola Kirolean ibili diren ume eta gaztetxoez gain, herritar denek parte hartu ahalko dute ekintzetan.
Tenisak eta eskubaloiak emango diete hasiera ekitaldiari. 11:00etatik 13:00etara tenisean aritzeko aukera egongo da, frontoi txikian, eta 11:00etatik 12:00etara, berriz, eskubaloian, Zelaian; euria balego, tenisa toki berean egingo dute, baina, eskubaloia, kiroldegian. Eskubaloia amaitzeagaz batera, futbolean aritzeko aukera edukiko dute parte hartzaileek, Zelaian, 13:00ak arte; euria egongo balitz, futbola ere kiroldegian egingo dute.
Goizeko jardunaren ostean, 16:30ean ekingo diete arratsaldeko ekintzei. Hiru egongo dira: herri kirola, atletismoa eta xakea. Hala, lehenengo biak 16:30ean hasiko dira. Herri kirolak zelaian egingo dituzte, 17:30ak arte; euriagaz, frontoi txikian. Atletismoan aritzeko aukera, berriz, 18:30ak arte egongo da, Zelai ondoan. Amaitzeko, xakea 17:00etan hasi eta 18:30ean amaituko dute, zelaian; euria egingo balu, arkupean.
Hala, mota guztietako kiroletan aritu eta probatzeko aukera edukiko dute herriko umeek. 19:00etan, gainera, Eskola Kiroleko edozein kiroletan parte hartu dutenek domina jasotzeko aukera edukiko dute, Plazabarripean. Jakinarazi dutenez, denentzako dominak egongo dira, baina bertaratzen direnek soilik jaso ahalko dute.