Ondarroako ikastetxeak Palestinaren alde
Kamiñazpiko pasealekua aldarriz bete dute Ondarroako hiru ikastetxeek, Palestinaren alde.
Palestinaren aldeko ekimena burutu zuten barikuan [maiatzak 24] Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak, Zaldupe eskolak eta Ondarroa BHIk. “Palestinaren alde, gerraren kontra” lemapean, elkartasunez betetako giza katea osatu zuten ikasle eta irakasleek, ikastolatik hasi eta institutura arte, hiru ikastetxeen artean Kamiñazpiko pasealekua aldarriz bete zuten.